54. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Esako Udalak, 2019ko otsailaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019. urterako plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluak 235.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, delako espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Esan, 2019ko otsailaren 4an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L1902499