54. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3738/2018 EBAZPENA, azaroaren 15ekoa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, organo berak abuztuaren 31n emandako 2746/2018 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena. 2746/2018 Ebazpen horren bidez, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 6ko 850/2018 Ebazpenaren bidez deitutako hautapen prozeduran hautatutako izangaiak praktiketako funtzionario izendatu ziren eta praktika horiek egiteko destinoa esleitu zitzaien.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 31ko 2746/2018 Ebazpenean akats bat atzeman denez, bidezkoa da hura zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak martxoaren 7an emandako 183/2017 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 31n emandako 2746/2018 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzea. 2746/2018 Ebazpen horren bidez, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 6ko 850/2018 Ebazpenaren bidez deitutako hautapen prozeduran hautatutako izangaiak praktiketako funtzionario izendatu ziren eta praktika horiek egiteko destinoa esleitu zitzaien. Honatx zuzenketa:

III. eranskinean, honako hau dioen tokian:

TXANDA

IZENA

IKASTETXEA

HERRIA

GAZTELANIA ETA LITERATURA / EUSKARA

IGOTZEKO PROZEDURA

Arana Pozo, Pedro María

Basoko BHI

IRUÑA

Honako hau behar du:

TXANDA

IZENA

IKASTETXEA

HERRIA

GAZTELANIA ETA LITERATURA / GAZTELANIA

IGOTZEKO PROZEDURA

Arana Pozo, Pedro María

Basoko BHI

IRUÑA

2. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalera eta Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2018ko azaroaren 15ean.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Iglesias Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F1901021