54. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

2018ko 6. eta 7. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Esako Udalak, 2018ko abenduaren 13an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontuko 6. eta 7. aldaketak, 2018ko ekitaldiko aurrekontu arruntari dagozkionak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Esan, 2019ko otsailaren 19an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L1902492