54. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, 2019ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren aurrekontua, hori betearazteko oinarriak eta Kirol Martiket 2015 SL enpresa publikoak aurkezturiko gastuen eta diru-sarreren aurreikuspenaren egoera.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Atarrabian, 2019ko otsailaren 26an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1903056