54. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

2018ko aurrekontuko 17., 18., 19., 20. eta 21. aldaketak. Behin betiko onespena

2019ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 23an, 2018ko aurrekontuko 17., 18., 19., 20. eta 21. aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioetarako; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

17/2018 ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

Aldaketa:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak. Zenbatekoa: +11.873,88 euro.

Finantzabidea:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak. Zenbatekoa: +11.873,88 euro.

18/2018 ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

Aldaketa:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak. Zenbatekoa: +22.000,00 euro.

Finantzabidea:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak. Zenbatekoa: +22.000,00 euro.

19/2018 ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

Aldaketa:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak. Zenbatekoa: +150.000,00 euro.

Finantzabidea:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak. Zenbatekoa: -150.000,00 euro.

20/2018 ALDAKETA

Kreditu berezia

Aldaketa:

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak. Zenbatekoa: +107.396,90 euro.

Finantzabidea:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak. Zenbatekoa: +107.396,90 euro.

21/2018 ALDAKETA

Kreditu berezia

Aldaketa:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak. Zenbatekoa: +24.200,00 euro.

Finantzabidea:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak. Zenbatekoa: +24.200,00 euro.

Atarrabian, 2019ko otsailaren 13an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1903055