54. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

2018ko 15. eta 16. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2019ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 3an, 2018ko aurrekontuko 15. eta 16. aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioetarako; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

15/2018 ALDAKETA

Kreditu berezia

Aldaketa:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak. Zenbatekoa: +18.000,00 euro.

Finantzabidea:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak. Zenbatekoa: +18.000,00 euro.

16/2018 ALDAKETA

16A: Kreditu berezia

Aldaketa:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak. Zenbatekoa: +2.060,00 euro.

Finantzabidea:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak. Zenbatekoa: +2.060,00 euro.

16B: Kredituaren sorrera

Aldaketa:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak. Zenbatekoa: +4.040,00 euro.

Finantzabidea:

7. kapitulua.–Kapital transferentziak. Zenbatekoa: +4.040,00 euro.

Atarrabian, 2019ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1903053