54. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Alesbesko Udalaren eta haren erakunde autonomoen (zahar etxea eta musika eskola) plantilla organikoa 2019rako. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2019ko otsailaren 27ko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Alesbesko Udalaren eta haren erakunde autonomoen (zahar etxea eta musika eskola) plantilla organikoa 2019rako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Alesbesen, 2019ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Delia Linzoain Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1902623