54. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2019ko otsailaren 20an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2019. urterako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Alesbesen, 2019ko otsailaren 21ean.–Alkate udalburua, Delia Linzoain Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1902622