54. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS

Egoitza elektronikoa sortzea

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2018ko abenduaren 11n egin bilkura berezian, honako hau erabaki du, Udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoa zuela:

“Gaia: egoitza elektronikoa eratzea Tebasko Kontzejuan.

–Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritako legezko betebeharrak ikusirik, eta herritarrek Tebasko Kontzejuarekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten.

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Tebasko Kontzejuaren egoitza elektronikoa sortzea, helbide elektroniko hau duela: http://concejodetiebas.sedelectronica.es. Tebasko Kontzejua da Interneteko domeinuaren jabea, bai eta egoitzaren titularra ere.

Bigarrena.–Xedatzea Tebasko Kontzejuaren egoitza elektronikoak indarra hartuko duela ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

Hirugarrena.–Agintzea erabaki hau argitaratzea Tebasko Kontzejuaren web-orrian eta egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.

Laugarrena.–Tebasko Kontzejuko Batzarrari adjudikatzea Tebasko Kontzejuaren egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.”

Erabaki honen kontra, errekurtso hauek aurkez daitezke:1. Hilabeteko epean eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari berari zuzendua, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, 26/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusten diren kasuetan izan ezik, halakoetan Administrazioarekiko Auzien Epaitegian aurkeztuko baitira.

Tebasen, 2018ko abenduaren 11n.–Kontzejuko burua, Juan Jesús García Tirapu.

Iragarkiaren kodea: L1902551