54. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Jabari publikoko higiezinaren desafektazio espedientea 2. poligonoko 2190. lurzatian. Hasierako onespena

Sartagudako Udalak, 2019ko martxoaren 15ean egindako bilkuran, legez eskatzen den quoruma zuela eta aho batez, hasiera batean onetsi zuen jabari publikoko ondasun honen desafektazio espedientea:

Sartagudako 2. poligonoko 2190. lurzatia, 7.296,45 metrokoa, eraikuntza duen parkea izateko (gune libre publikoa, sistema orokorrekoa).

Desafektazioaren xedea ondoren Nafarroako Gobernuari lagatzea da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12.ean xedatutakoari jarraikiz, onespen hau jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Sartagudan, 2019ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Paolo Albanese Weiss jauna.

Iragarkiaren kodea: L1903813