54. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARE

Aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Udalak 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketak egitea erabaki zuen, 2019ko otsailaren 15ean egin osoko bilkuran.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean eta 270/1998 Foru Dekretuan xedatutakoa betetzeko, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondoan, herritar edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik.

Zaren, 2019ko otsailaren 19an.–Alkatea, Jesús María Lecumberri Guembe.

Iragarkiaren kodea: L1902498