54. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

2019ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Olorizko Udalak, 2018ko abenduaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2019ko plantilla organikoa.

2019ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 29an, eta ondoren jendaurrean egon da 15 egun baliodunean. Ezarritako epean ez du inork alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoari jarraituz, behin betiko onetsirik gelditzen da Olorizko Udalaren 2019rako plantilla organikoa, eta indarrean sartuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean.

Plantilla organikoaren kopia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaio, behin betiko onespena jaso eta hilabeteko epean.

Oloritzen, 2019ko otsailaren 20an.–Alkatea, José Francisco Aoiz Aranguren.

OLORIZKO UDALAREN 2019RAKO PLANTILLA ORGANIKOA

Udalak Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunarekin partekatutako lanpostuak

Funtzionarioak:

–Idazkaria (hutsik).

Lan-kontratudunak:

–Administrari-ofiziala (hutsik).

–Administrari laguntzailea (hutsik).

–Administrari laguntzailea (hutsik).

–Administrari laguntzailea, %20ko lanaldikoa (hutsik).

Iragarkiaren kodea: L1902579