54. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Luzaideko Udaleko Kudeaketa batzordeak 2018ko ekitaldiko aurrekontuko 1. aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2019ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 24an. Legez ezarritako jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu-gehigarria

1.3332.6220000.–Museoko/Erakusketa aretoko inbertsioa: partida horren kreditua 3.885,17 euro goititu da.

Honela finantzatuta:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 3.885,17 euro.

Luzaiden, 2019ko urtarrilaren 18an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Fernando Alzón Aldave.

Iragarkiaren kodea: L1902552