54. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

2019ko lan egutegia

Kontuan hartuta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuan jasotako aurreikuspenak; izan ere haren bidez zehaztu ziren abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren aplikazio eremuaren mendeko Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldia (Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen Legegintzako Foru Dekretu horren 59. artikuluaren babesean eman zen).

Aintzat harturik 746/2016 Ebazpena, ekainaren 17koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezarri baitziren, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2017ko jaiegunen egutegi ofiziala (2016ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 14koan).

ERABAKITZEN DA:

1.–Asteguneko jaiegunen 2019ko egutegia onestea Uharteko Udalaren zerbitzuko langileentzat (musika patronatukoak izan ezik, haren kontseiluak onesten baitu horiendako egutegia). Hona, zehazturik:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 7a: Errege egunaren ondoko astelehena.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 18a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 19a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 22a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Irailaren 16a, 17a ea 18a: Anaitasunaren eguna.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

–Abenduaren 27a: San Joan Ebanjelaria.

2.–Uharteko Udaleko administrazioko lanorduen urteko kopurua 1.592 benetako ordukoa da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera, eta honela banatuko da:

a) Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

b) Abenduaren 21ean eta abenduaren 31n lanaldia ordu 1 eta 10 minutu lehenago bukatuko da, eta 40 minutu gelditzen dira oporrak borobiltzeko.

Uharteko Udalaren zerbitzuko langileek, bi egun horietako edozeinetan oporretan badaude, ez dute eskubiderik izanen denbora-murrizketa hori konpentsatzeko.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea; baita, ediktuen bidez, Uharteko Udalaren iragarki-taulan ere.

4.–Langile Batzordeko kideei eta zerbitzuburuei jakinaraztea, eta posta elektronikoa igortzea langile guztiei.

Uharten, 2019ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L1902620