54. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Laburpena, 2019an gazte jarduerak sustatzeko laguntzen deialdiarena

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 440581.

–Deialdi honen xedea da araubide bat ezartzea, Lizarrak Udalak laguntzak eman ditzan aukera eta bitarteko espezifikoak eskaintzen dituzten proiektu eta jarduerak egiteko 2019an, gazteek Lizarrako hirian modu aktiboan parte har dezaten. Asmoa da gazteendako jarduerak sustatzea bereziki gazteen eskutik. Laguntza horiek 2019ko aurrekontuko partida honen kargura ordainduko dira: 3370-489000 - “Deialdia, gazte jarduerak sustatzeko laguntzak emateko”. Xede horretarako 15.584 euro izanen dira.

–Onuradunak:

Laguntzen onuradunak izan ahalko dira elkarteak, norbanakoak edo bestelako entitateak, irabazi-asmorik gabeak, baldin eta haien jarduketa esparrua Lizarrako udalerria bada eta programa honetako helburua betetzen badute.

–Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzaren oinarri arautzaileak eskura daude Lizarran gazte jarduerak sustatzeko laguntzen 2019ko deialdia onesten duen erabakiaren eranskinean.

–Zenbatekoa: 15.584 euro.

–Eskabideak aurkezteko epea: eskaerak aurkezteko epea hasiko da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean eta 2019ko urriaren 30ean bukatuko da. Deialdiak atzerako eragina izanen du 2019ko urtarrilaren 1a arte. Aurrekontuan kreditu erabilgarririk dagoen bitartean, jarduera puntualen proiektuetarako bigarren epe bat irekita dagoela ulertuko da, partida agortu arte.

Lizarran, 2019ko otsailaren 19an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1902509