54. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Eskumena aldi baterako bereganatzea

Oltza Zendeako Udaleko alkateak 58/2019 Ebazpena eman zuen 2019ko otsailaren 19an. Hona testu osoa:

Ikusirik, Alkatetzaren ekainaren 16ko 175/2015 Ebazpenaren bidez, M.ª Reyes Latienda Martínez eskuordetu dela lizentziak emateko eta Oltzako Zendeako Kontzejuek obra lizentziak emateko aldeko edo kontrako txostenak emateko eskudantziak erabiltzeko, lege sektorialek bestelakorik ezarri ezean.

Orobat, Alkatetzaren uztailaren 16ko 191/2015 Ebazpenaren bidez, M.ª Reyes Latienda Martínez zinegotzia eskuordetu zen Hirigintza, Industria eta Obretako Informazio Batzordeko burutzarako.

Ikusirik zinegotzi horrek eskabidea aurkeztu duela Oltza Zendeako Udaleko Erregistro Orokorrean, adierazteko ezen otsailaren 20tik 26ra bitartean, biak barne, udalerritik kanpo egonen dela.

Bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 116. artikuluarekin (arau horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), eta Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 8. eta 9.6 artikuluekin bat,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Aldi baterako errebokatzea, 2019ko otsailaren 20tik 26ra bitarte (biak barne), M.ª Reyes Latienda Martinez zinegotziak eskuordeturik dituen eskumen hauek:

–Eskudantziak erabiltzea arlo hauetan: lizentziak ematea eta Oltzako Zendeako Kontzejuek obra lizentziak emateko aldeko edo kontrako txostenak ematea, lege sektorialek bestelakorik ezarri ezean.

–Hirigintzako, Industrietako eta Obretako Informazio Batzordeko burutza.

Bigarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Oltza Zendean, 2019ko otsailaren 20an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1902583