54. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko borondatezko epea. 2019. urtea

Diru-bilketari buruzko Erregelamenduan xedatuarekin bat, aditzera ematen da 2019ko Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga kobratuko dela (lehen zirkulazioaren gaineko zerga zena).

Zerga hori ordaintzeko borondatezko epea ezartzen da: 2019ko martxoaren 11tik 2019ko apirilaren 11ra, biak barne.

Helbideratutako ordainagiriak 2019ko martxoaren 28an kobratuko dira.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Caparrosoko Udalaren kontuetan ordainduko dira, Caixabank edo Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako borondatezko epean. Ohartarazten da ezen epe hori iraganik ordaintzeke dauden ordainagiriak premiamendu bidez kobratuko direla, dagozkien errekargu eta interesak aplikatuta.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Likidazio honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

Caparroson, 2019ko otsailaren 21ean.–Alkate udalburua, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1902621