54. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

37E/2019 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana, iraungitzat ematen duena María Soledad Olano Villabonak eskatuta hasitako espedientea, “Indusketatik ateratako lurrekin betetzea, Leitzako finkak hobetzeko (Leitzako 2. poligonoko 584. eta 585. lurzatiak)” proiekturako.

2018ko maiatzaren 16an Lurralde eta Paisaia Zerbitzuan sartu zen aurreko paragrafoan aipatutako espedientea.

Eskaerarako aurkeztu zen dokumentazio teknikoa ikusirik, 2018ko urriaren 9an jakinarazitako idazkiaren bidez sustatzaileari, hau da, María Soledad Olano Villabonari, eskatu zitzaion behar zen dokumentazio osagarria bidal zezala, espedientea behar bezala tramitatzeko. Errekerimendu horretan, propio ohartarazi zen ezen, dokumentazio hori igorri ez eta, horregatik, espedientea hiru hilabetetik gora geldiaraziz gero, eskaera iraungiko zela eta jarduketak artxibatuko zirela, eta, ondorioz, ezin izanen zirela proiektatutako obrak eta instalazioak egin, hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 95. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Emandako epea aise igaro denez egindako errekerimenduari erantzun gabe, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren indarrez, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 760/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iraungitzat ematea María Soledad Olano Villabonak eskatuta hasitako espedientea,“Indusketatik ateratako lurrekin betetzea, Leitzako finkak hobetzeko (Leitzako 2. poligonoko 584. eta 585. lurzatiak)” proiekturako, eta espedientean egindako jarduketak bukatutzat jotzea.

Adieraztea ezen, etorkizunean obra horiek gauzatu nahi badira, espediente berri bat hasi beharko dela, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan ezarritako moduan. Foru dekretu horren bidez Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zen, hain zuzen ere.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea bukatzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita zenbatuko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau interesdunari, Leitzako Udalari, Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalari eta Basozaintzari igortzea, jakinaren gainean egon daitezen eta dagozkion ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko otsailaren 4an.–Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendaria, Carmen Ursúa Sesma.

Iragarkiaren kodea: F1901737