54. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

23E/2019 FORU AGINDUA, urtarrilaren 31koa, Osasuneko kontseilariak emana, Sexu eta Ugalketa Osasunari eta Haurdunaldiaren Borondatezko Etendurari buruzko martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoaren 15.c) artikuluan ezarritako arrazoi medikoak direla-eta haurdunaldia eteten ahal den kasuetan esku hartuko duen batzorde klinikoaren osaera aldatzen duena.

Sexu eta Ugalketa Osasunari eta Haurdunaldiaren Borondatezko Etendurari buruzko martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoaren 15.c) artikuluan xedatzen denez, salbuespenez, haurdunaldia eteten ahalko da, arrazoi medikoak direla kausa, fetuak oso gaixotasun larria eta sendaezina duela antzematen bada diagnostikoa egiten den unean eta hori berresten badu batzorde kliniko batek.

Bestalde, aipatutako lege organikoaren 16. artikuluan adierazten denez, batzorde kliniko hori diziplina anitzeko lantalde batek osatuko du, non pediatra bat eta ginekologiako eta obstetriziako bi mediku espezialista edo erditu aurreko diagnostikoko bi aditu izanen baitira. Autonomia erkidego bakoitzean batzorde kliniko bat egonen da gutxienez, osasun sare publikoari dagokion zentroren batean. Osasun arloko agintari eskudunek izendatuko dituzte batzordeko kideak, titularrak eta ordezkoak, eta horretan urtebetez jardun beharko dute gutxienez.

Ekainaren 25eko 825/2010 Errege Dekretuak partez garatu du Sexu eta Ugalketa Osasunari eta Haurdunaldiaren Borondatezko Etendurari buruzko martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoa, eta, besteak beste, batzorde klinikoa arautu du.

Osasuneko kontseilariak abuztuaren 3an emandako 73/2010 Foru Aginduaren bidez, aipatutako batzorde klinikoa eratu zen, hots, Sexu eta Ugalketa Osasunari eta Haurdunaldiaren Borondatezko Etendurari buruzko martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoaren 15.c) artikuluan ezarritako arrazoi medikoak direla-eta haurdunaldia eteten ahal den kasuetan esku hartuko duen batzorde klinikoa.

Nafarroako Ospitaleguneko Kudeaketa Zuzendaritzak proposatu du hein batean aldatzea Sexu eta Ugalketa Osasunari eta Haurdunaldiaren Borondatezko Etendurari buruzko martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoaren 15.c) artikuluan ezarritako arrazoi medikoak direla-eta haurdunaldia eteten ahal den kasuetan esku hartuko duen batzorde klinikoaren osaera, Elisa Sesma Sánchez andreak erretiroa hartuko baitu urtarrilaren 31tik aurrera.

Arestian aipatutakoa gorabehera, Sexu eta Ugalketa Osasunari eta Haurdunaldiaren Borondatezko Etendurari buruzko martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoan eta lege hori garatzen duen ekainaren 25eko 825/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Sexu eta Ugalketa Osasunari eta Haurdunaldiaren Borondatezko Etendurari buruzko martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoaren 15.c) artikuluan ezarritako arrazoi medikoak direla-eta haurdunaldia eteten ahal den kasuetan esku hartuko duen batzorde klinikoaren osaera aldatzea (Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 3ko 73/2010 Foru Aginduaren bidez arautu zen batzorde hori). Hemendik aurrera, honako kide hauek osatuko dute batzordea:

a) Ginekologiako eta obstetriziako mediku espezialistak edo erditu aurreko diagnostikoko adituak:

–Titularrak: Ana Modroño Blanco andrea eta María Huarte Ciganda andrea.

–Ordezkoak: Cristina Pérez Sanz andrea eta Eva Arpa Nadal andrea.

b) Pediatrak:

–Titularra: Abdón Castro Quiroga jauna.

–Ordezkoa: Concepción Goñi Orayen andrea.

2. Emandako zerbitzuak eskertzea ateratzen den kideari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 31n.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1901838