54. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

31/2019 EBAZPENA, martxoaren 1ekoa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez honako proiektu honen okupatu aurreko aktak egiten baitira: goi tentsioko lur azpiko linearen proiektua, 13,2 kV-koa, “Biurrun-Noain” Zirkuitua, Tebasko 3. MZtik 3505 euskarrira, Tebas-Muru Artederreta udal-mugartean (Nafarroa).

Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 14ko 226/2018 Ebazpenaren bidez, honako proiektu hau onetsi zen eta aldez aurreko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eman zitzaion: goi tentsioko lur azpiko linearen proiektua, 13,2 kV-koa, “Biurrun-Noain” Zirkuitua, Tebasko 3. MZtik 3505 euskarrira, Tebas-Muru Artederreta udal-mugartean (Nafarroa).

Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 30eko 14/2019 Ebazpenaren bidez instalazioa zehazki onura publikokoa deklaratu zen.

Onura publikoaren adierazpen horrek berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egiteko.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Tebas-Muru Artederretako alkateari, edo hark eskuordetzen duen zinegotziari dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Tebas-Muru Artederretako Udaletxean, 2019ko apirilaren 24an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Tebas-Muru Artederretako Udaletxeko iragarki-taulan.

Iruñean, 2019ko martxoaren 1ean.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1903021