54. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

29/2019 EBAZPENA, martxoaren 1ekoa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez honako proiektu honen okupatu aurreko aktak egiten baitira: goi tentsioko lur azpiko linearen proiektua, 13,2 kV-koa, Tafalla-Erriberri Zirkuitua, Barranquielgo MZtik Tafallako Industrialdea TZra, eta Tafallako Industrialdea TZ erreformatzea Tafallako udal-mugartean (Nafarroa).

Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 25eko 31/2019 Ebazpenaren bidez, honako proiektu hau onetsi zen, baimen administratiboa eman zitzaion, eta onura publikoa deklaratu zen: goi tentsioko lur azpiko linearen proiektua, 13,2 kV-koa, Tafalla-Erriberri Zirkuitua, Barranquielgo MZtik Tafallako Industrialdea TZra, eta Tafallako Industrialdea TZ erreformatzea Tafallako udal-mugartean (Nafarroa).

Onura publikoaren adierazpen horrek berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egiteko.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Tafallako alkateari, edo hark eskuordetzen duen zinegotziari dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Tafallako Udaletxean, 2019ko apirilaren 24an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Tafallako Udaletxeko iragarki-taulan.

Iruñean, 2019ko martxoaren 1ean.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1903020