53. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 18a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

DONOSTIAKO LAN-ARLOKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA-LAN-ARLOKO ZULUP

Iraizpenak 645/2018

Nik, Susana Allende Escobesek, Donostiako Lan-arloko 5 zenbakiko Epaitegia-Lan-arloko ZULUPeko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek,

Honako hau ematen dut aditzera: Lan-arloko epaitegi honetan Iraizpenak 645/2018 zenbakiarekin bideratzen ari diren autoetan, honako hau erabaki da:

–Naes Gestion de Estructuras y Estudios S.L.(r)i ediktu bidez jakinaraztea goian aipatutako prozesuan 2019ko otsailaren 21ean, 2018ko azaroaren 30ean eta 2018ko azaroaren 30ean emandako JAL-en dekretua, Autoa eta JAL-en dekretua. Horien kopia haren eskura dago bulego judizial honetan, eta berton ezagutu ahal izango du haien eduki osoa.

Ebazpen horren aurka berraztertze-errekurtsoa jar dezake, hiru egun balioduneko, ediktu hau argitaratzen denetik, argitalpenean jasota dagoen moduan.

–Naes Gestion de Estructuras y Estudios S.L. ediktu bidez zitatzea, adiskidetze-ekitaldira joan dadin, eta, kasua bada, judiziora, 2019ko martxoaren 27an, 12:35ean.

Zitazio-zedula zitatuaren eskura dago bulego judizial honetan, eta berton ezagutu ahal izango du haren eduki osoa.

Helburukoari ohartarazten zaio ezen hurrengo komunikazioak bulego judizial honetako iragarki-taulan egingo direla, salbu eta autoa edo epaia edo prozesua amaitzeko nahiz intzidentea ebazteko dekretua edo epatzea denean.

Eta Naes Gestion de Estructuras y Estudios S.L. (B71309678) non den jakiterik ez dagoenez, harentzako komunikazio gisa balio dezan, ediktu hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Donostia/San Sebastiánen, 2019ko otsailaren 21ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Susana Allende Escobes.

Iragarkiaren kodea: J1903262