53. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 18a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BILBOKO LAN-ARLOKO 10 ZK.KO EPAITEGIA

Iraizpenak 475/2018

Nik, Fátima Elorza Arizmendik, Bilboko Lan-arloko 10 zk.ko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek,

Honako hau ematen dut aditzera: Lan-arloko epaitegi honetan Iraizpenak 475/2018 zenbakiarekin bideratzen ari diren autoetan, honako hau erabaki da:

–Baum Holz S.L.ri ediktu bidez jakinaraztea goian aipatutako prozesuan 2019ko otsailaren 22an emandako Epaia. Horren kopia haren eskura dago bulego judizial honetan, eta berton ezagutu ahal izango du haren eduki osoa.

Ebazpen horren aurka erregutze-errekurtsoa jar dezake. Errekurtsoa jartzeko asmoa bost egun balioduneko epean iragarri beharko du, ediktu hau argitaratzen denetik, argitalpenean jasota dagoen moduan.

Helburukoari ohartarazten zaio ezen hurrengo komunikazioak bulego judizial honetako iragarki-taulan egingo direla, salbu eta autoa edo epaia edo prozesua amaitzeko nahiz intzidentea ebazteko dekretua edo epatzea denean.

Eta, Baum Holz S.L. (B71111587) non den jakiterik ez dagoenez, harentzako komunikazio gisa balio dezan, ediktu hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Bilbon, 2019ko otsailaren 25ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Fátima Elorza Arizmendi.

Iragarkiaren kodea: J1903255