53. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

2019ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2019ko plantilla organikoa, eranskinean heldu baita. Hasierako onespenaren erabakia 2019ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 24an.

Eritze Atetzen, 2019ko otsailaren 19an.–Alkate udalburua, Ezekiel Martin Muxika.

ERANSKINA

Lanpostuen zerrenda

–Funtzionarioa: 1 zenbakia. Txulapaingo eta Atezko Udalen Batasuneko idazkaria. Buru den udala: Txulapain. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %35. Administrazio egoera: hutsik.

Aldi baterako lan-kontratudunak.

–Lanpostua: 2 zenbakia. Administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi osoa: 36 ordu eta 40 minutu astean. Hitzarmeneko osagarria: %12. Egungo egoera: hutsik. Hizkuntza eskakizuna: EGA-C1 edo baliokidea.

–Lanpostua: 3 zenbakia. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanaldi partziala: astean 10 ordu (lanaldiaren %27,27). Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarria: %12. Baldintza: B2 edo baliokidea eskatuko da. Egungo egoera: hutsik.

Langileen izenen zerrenda

–Alberto Fernández Ejea. Txulapaingo eta Atezko Udalen Batasuneko idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %35. Antzinatasuna: 2009ko azaroaren 9tik aurrera.

–Mikel Sarrasin Urkiola. Aldi baterako lan-kontratuduna. Administrari-ofiziala. Lanaldi osoa: 36 ordu eta 40 minutu. Hitzarmeneko osagarria: %12. Antzinatasuna: 2017ko apirilaren 25etik aurrera.

–Xabi Sarasa Erice. Aldi baterako lan-kontratuduna. Lanaldi partziala: astean 10 ordu (lanaldiaren %27,27). Noiz sartua: 2016ko abuztuaren 1ean.

Iragarkiaren kodea: L1902452