53. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

31/2019 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ematen baitira aurretiazko baimen administratiboa eta eraikitzeko baimen administratiboa Tafallan goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko eta, zehazki, deklaratzen baitu instalazio horren onura publikoa.

2018ko irailaren 19an, Eduardo Ryan Muruak, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU ordezkatuz, aurretiazko baimen administratiboa emateko eskatu zuen, baita eraikitzeko baimen administratiboa eta, zehazki, onura publikoaren deklarazioa ere instalazio elektriko honetarako:

–Espedientea: SAT10922 (2018-057 Agr.).

–Instalazioaren xedea: inguru horretako hornidura elektrikoaren kalitatea hobetzea.

–Kokapena: Tafallako udal-mugartea.

–Instalazioaren ezaugarriak: goi tentsioko lur azpiko linearen proiektua, 13,2 kV-koa, “Tafalla-Erriberri” Zirkuitua, Barranquielgo MZtik Tafallako Industrialdea TZra, eta Tafallako Industrialdea TZ erreformatzea.

–Aurrekontua: 44.864,20 euro.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUren eskaera jendaurrean jarri zen hogei egunean, iragarkia argitaratuta 2018ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 9koan, eta Diario de Navarra egunkarian, egun berean. Halaber, eskaera Tafallako Udalari ere igorri zitzaion, txostena presta zezan eta epe berean jendaurrean jar zezan.

2018ko azaroaren 19an, Tafallako Udalak komunikazio bat igorri zuen, non azaltzen baitzen erabakitzen zela salbuespenez baimentzea behin-behinekoz proiektuaren gauzatzea. Tafallako Udalaren erantzuna enpresa banatzaileari igorrita, 2018ko azaroaren 26an Distribución Eléctrica SAUk adierazi zuen ados zegoela.

Separata bidali zitzaion Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, txostena eman zezala eskatuz (2018ko irailaren 21eko eta urriaren 29ko ofizioak), eta ez du erantzunik eman.

Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa, eta kontuan hartuta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatua, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk eskatutakoa onartzea proposatzen da.

Adierazitakoarekin bat, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 48/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz (2016ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 1ekoa), eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. eta 36. artikuluetan ezarritakoa betez,

EBATZI DUT:

1. Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri aurretiazko baimen administratiboa ematea aipatutako instalaziorako.

2. Zehazki, instalazio horren onura publikoa deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta hori garatzen duen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.4 artikuluan aipatutako ondorioetarako.

3. Instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, Fermín Manrique Larraza jaunak, bide, ubide eta portuetako ingeniariak sinatua, onestea. Hogeita lau hilabete eman zaizkio obrak burutzeko.

4. Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

5. Instalazioak aurkeztutako proiektuari jarraikiz gauzatu beharko dira, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

6. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaerako ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.

7. Aurretiazko baimen administratiboa eta eraikitzeko baimen administratiboa emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

8. Ebazpen hau igortzea Garapen Ekonomikorako Departamentuaren Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari eta Laguntza Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

10. Ebazpen hau Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.

11. Ebazpen hau jakinaraztea Tafallako Udalari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2019ko otsailaren 25ean.–Azpiegitura Energetikoen Ataleko burua, Laura Larraya Irigoyen, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren ordez. (Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 167/2017 Ebazpenaren bidez, 2017ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, abenduaren 18koan).

Iragarkiaren kodea: F1902745