53. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunak, 2018ko abenduaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2019ko aurrekontu orokor eta bakarra.

2019ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 24an, eta ondoren jendaurrean egon da 15 egun baliodunean. Ezarritako epean ez du inork alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aipatu legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan xedatuari jarraituz, behin betiko onetsirik gelditzen da Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren 2019ko aurrekontu orokor eta bakarra. Indarrean sartuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, laburturik eta kapituluka, argitaratzen den egunean.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaizkio aurrekontu orokorraren kopia eta horren dokumentazio osagarria, behin betiko onespena jaso eta 15 eguneko epean.

Aurrekontu orokor eta bakarraren eta bertan egindako aldaketen espedientea jendearen eskura egonen da, ondorio informatiboetarako, hura behin betiko onesten denetik ekitaldia bukatu arte.

Garinoainen, 2019ko otsailaren 16an.–Batasuneko burua, José Francisco Aoiz Aranguren.

ERANSKINA

2019ko aurrekontu orokor eta bakarra

DIRU-SARRERAK:

KAPITULUA

IZENA

GUZTIRA

1

Zuzeneko zergak

0,00

2

Zeharkako zergak

0,00

3

Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak

0,00

4

Transferentzia arruntak

202.133,14

5

Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak

0,00

6

Inbertsio errealak besterentzea

0,00

7

Kapital-transferentziak eta bestelako diru-sarrerak

2.500,25

8

Finantza-aktiboak

0,00

9

Finantza-pasiboak

0,00

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

204.633,39

GASTUAK:

KAPITULUA

IZENA

GUZTIRA

1

Langileria gastuak

167.033,14

2

Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak

27.310,00

3

Finantza-gastuak

1.690,00

4

Transferentzia arruntak

0,00

5

Kontingentzia eta ustekabeetarako funtsa

0,00

6

Inbertsio errealak

2.500,25

7

Kapital-transferentziak

0,00

8

Finantza-aktiboak

0,00

9

Finantza-pasiboak

6.100,00

GASTUAK, GUZTIRA

204.633,39

Iragarkiaren kodea: L1902329