53. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

14/2019 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Tebasen goi tentsioko instalazio elektrikoa zehazki onura publikokoa deklaratzen duena.

Azaroaren 14ko 226/2018 EBAZPENAz, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariak instalazio elektriko hau jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimen administratiboa eman zuen:

–Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica SAU.

–Espedientea: SAT10910 (Ref.: 2018-048-JMS/VGS).

–Instalazioaren kokapena: Tebasko udal-mugartea.

–Xedea: Inguru horretako horniduraren kalitatea hobetzea.

–Ezaugarri teknikoak: Lurpeko linea berria, 13,2 kV-ekoa, “Biurrun-Noain” zirkuitua, Tebas 3 TZren (erreformatzen dena) eta proiektatutako 3505. euskarri berriaren artean. Honako hauek dira egin beharreko jarduketak:

  • Proiektua da lurpeko linea berria jartzea Tebas 3 TZ-tik proiektatutako 3505 euskarri berriraino.
  • Lurpeko linea berriko kablea HEPRZ1 12/20 1x240 kV AL+H16 izanen da.
  • Euskarri berria instalatzen da, 3505 zenbakiduna, 3504 eta 6301 zenbakidun euskarrien artean, sarea elikadura bikoitzaz hornitzeko.
  • Ebakidura baxuko SF6 gelaxka konpaktu telemandatuak instalatuko dira Tebas 3 T.Z.-an.
  • 250kVA transformadorea kendu eta 630 kVAko berria jarriko da.
  • O.C.R. Jarriko da 3501 euskarrian proiektatutako eskema elektriko berriari maniobra-osagai berriak emateko.

–Aurrekontua: 124.240,02 euro.

2018ko azaroaren 20an, Eduardo Ryan Murua jaunak, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUren izenean, instalazio elektriko horren onura publikoaren deklarazio zehatza eskatu zuen.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUren eskaera jendaurrean jarri zen hogei egunean, iragarkia 2018ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 14koan, eta Diario de Navarra egunkarian, abenduaren 14koan, argitaratuta. Halaber, eskaera Tebasko Udalari ere igorri zitzaion, epe berean jendaurrean jar zezan. Ez da alegaziorik jaso horren inguruan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, eta kontuan hartuta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoa, egokia da eskaera ontzat hartzea.

Adierazitakoarekin bat, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 48/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz (2016ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 1ekoa), eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. eta 36. artikuluetan ezarritakoa betez,

EBATZI DUT:

1. Zehazki, instalazio horren onura publikoa deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54, 55 eta 56 artikuluetan, eta hori garatzen duen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.4 artikuluan aipatutako ondorioetarako.

2. Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

3. Ebazpen hau Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

5. Ebazpen hau Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.

6. Ebazpen hau Tebasko Udalari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuari aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 30ean.–Azpiegitura Energetikoen Ataleko burua, Laura Larraya Irigoyen. Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren ordezkoa (Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 167/2017 Ebazpenaren bidez, 2017ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 18koan).

Iragarkiaren kodea: F1901336