53. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO ZERBITZU ADMINISTRATIBOEN MANKOMUNITATEA

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Batzarrak, 2018ko abenduaren 21eko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2019ko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea, eta 2019ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 24an. Jendaurrean egoteko epea inork kontrako alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluarekin eta 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat, behin betiko onetsi da, eta 6/1990 Foru Legearen 277. artikuluari jarraituz, behin betiko onetsi dela aditzera ematen da. Hona hemen haren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

4. kapitulua: 312.000,00 euro.

5. kapitulua: 10,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 312.010,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua: 250.530,00 euro.

2. kapitulua: 58.570,00 euro.

6. kapitulua: 2.900,00 euro.

Gastuak, guztira: 312.000,00 euro.

Argitara ematen da, Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 277. artikuluan ezarritako ondorioak izan ditzan.

Obanosen, 2019ko otsailaren 18an.–Mankomunitateko burua, Juan Ignacio Elorz Torrecilla.

Iragarkiaren kodea: L1902406