53. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIKO, LODOSAKO, MENDABIAKO, SARTAGUDAKO
ETA SESMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2019ko otsailaren 6an egin bilkura berezian, gehiengo soilez erabaki zuen hasiera batean onestea 2019ko ekitaldiko aurrekontuan 1/2019 aldaketa egiteko espedientea; 2018ko abenduaren 27an erabaki zen aurrekontua hasiera batean onestea. Aurrekontu-aldaketa kreditu-gehigarriari buruzkoa da, gizarteratzeko programan lanaldi osoko luzapena ordaintzeko, eta finantzatuko da Mankomunitateko udalen ekarpen gehigarriaren bidez.

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, 1/2019 aurrekontu-aldaketa behin betikoa bilakatuko da, eta argitaratu eginen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Mendabian, 2019ko otsailaren 7an.–Mankomunitateko burua, Fabiola Martínez Sancho.

Iragarkiaren kodea: L1902289