53. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 1774. eta 1775. lurzatietan. Hasierako onespena

Vianako Udaleko alkate udalburuak, 2019ko otsailaren 18an, ebazpena eman zuen hasiera batean onesteko 6. poligonoko 1774. eta 1775. lurzatien xehetasun-azterketa, Florencio Díaz Simonek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Vianan, 2019ko otsailaren 18an.–Alkatea, Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L1902413