53. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 633-637, 618-622 eta 641-644 bitarteko lurzatietan

Urrotz-Hiriko Udalak, 2019ko otsailaren 18ko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 633-637, 618-622 eta 641-644 bitarteko lurzatietan. Patricia Ilarraz Itoiz eta Juan Antonio Ascunce Izuriaga arkitektoek prestatu dute eta Udalak berak sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Urrotz-Hirian, 2019ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Pedro María Martínez Juango.

Iragarkiaren kodea: L1903233