53. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

5/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Ultzamako Udalak, 2018ko abenduaren 20an egin osoko bilkura arruntean eta udalkideen legezko kopuruaren gehiengo osoa izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea 5/2018 aurrekontu-aldaketari buruzko espedientea, kreditu berezi bat gaitzeko. Espedientea jendaurrean egon da, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik (2019ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 21ean), 15 egun balioduneko epean alegazioak aurkez zitezen, argitaratu zeneko egunetik hasita; hori guztia, honako xedapen hauen edukiari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 267. artikulua eta horrekin bat heldu direnak; eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 41.etik 43.era bitarteko artikuluak. Aipatu epe horretan inork ez du espedienteari buruzko alegaziorik aurkeztu, ezta jaso ere; hortaz, aipatu araudiarekin bat, espedientea besterik gabe onetsi da. Hona hemen aldaketaren testua:

Espediente honen behin betiko onespena:

5/2018 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu berezia onestea

–Gastuetako partida hau handitzea:

Partida: “Foru Ogasunarekiko zorra ordaintzea. Biogas plantarentzako laguntzak itzultzea”. Zenbakia: 4250-22770. Zenbatekoa: 264.351,00 euro.

–Finantzabideak:

Kreditu berezia gaitzea, diru-sarreretako partida berri hau sortuz:

Partida: “Bankuaren mailegua”. Zenbakia: 913001. Zenbatekoa: 264.351,00 euro.

Larraintzarren (Ultzama), 2019ko otsailaren 14an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1902312