53. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Aldaketa, alkatearen dedikazio araubidean. Onespena

Olaztiko Udalak, 2019ko urtarrilaren 31n egin bilkuran, erabaki zuen alkate karguaren dedikazio araubidea aldatzea. 2019ko otsailaren 1etik aurrera, dedikazio partzialeko araubidea izanen du, eta lanaldiaren %50 beteko du.

Halaber, Olaztiko Udalak urtean 12.600 euroko zenbatekoa ordainduko dio alkateari, hamalau ordainketetan, eta ordainsari horri dagozkion Gizarte Segurantzako enpresaren kuota eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari dagokiona kenduko zaio. Udalak bere gain hartuko du Gizarte Segurantzari eman beharreko enpresa kuotaren ordainketa.

Erabaki honetan xedatuak ondorioak izanen ditu 2019ko otsailaren 1etik aitzina, dagokionaren arabera.

Olaztin, 2019ko otsailaren 19an.–Alkatea, Mikel Azkargorta Boal.

Iragarkiaren kodea: L1902585