53. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Ordenantza fiskala, Podologia zerbitzuaren prezio publikoak arautzen dituena (45. ordenantza). Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2018ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Podologia zerbitzuaren prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala (45. ordenantza).

Iragarkia 2019ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik urtarrilaren 17an, jendaurreko aldia iragan da inork erreklamaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsitzat hartu behar da, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat. Hona hemen testua osorik:

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da ordenantza honen xede den prezio publikoa.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Podologia zerbitzua erabiltzea da zerga-egitatea.

Kudeaketa arauak

3. artikulua. Zerbitzuaren onuradunak izanen dira 61 urtetik gorakoak, edo aurten beteko dutenak, edo %65eko edo hortik gorako minusbaliotasun aitortua dutenak.

4. artikulua. Ordaindu beharra eskaera egiten den unean sortzen da eta zerbitzua eskatu dutenek ordaindu beharko dute.

5. artikulua. Udal bulegoetan bilduko da prezio publikoa.

6. artikulua. Hitzordua erreserbatzeko prozedura:

1. Interesdunak zerbitzua eskatuko du Udaleko Bulego Bakarrean, kontuan harturik zerbitzu bakarra eskatzen ahalko dela eta hura jaso arte ez dela besterik eskatzen ahalko.

2. Ezarritako gutxieneko denbora (20 minututik 30 minutura bitarte) baino gehiago behar dutenek erreserbatzen ahalko dituzte egun bereko elkarren segidako txanda batzuk. Interesdunak egoera horren berri emanen du eta lehenago podologoaren preskripzioa beharko da.

7. artikulua. Eskatutako podologia zerbitzuko hitzordura ezin bada agertu, kobratutako tarifa itzuliko da soilik beste pertsona batek hitzordu hori betetzen badu.

Podologia zerbitzuak

2018. urtea. Podologia zerbitzua, Noain Elortzibarren erroldatuentzat, honako kasu hauetan:

–61 urtetik gorakoak baldin badira edo aurten adin hori beteko baldin badute.

–Edo %65eko edo hortik gorako minusbaliotasuna baldin badute:

12,00

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Noain Elortzibarren, 2019ko otsailaren 18an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1902404