2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
Xehetasun-azterketa, Leozko udalerriko 1. poligonoko 442. lurzatian (Iratxeta). Hasierako onespena
Alkatetzaren otsailaren 14ko 21/2019 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen “xehetasun-azterketa, Leozko udalerriko 1. poligonoko 442. lurzatia (Iratxeta)” izeneko hirigintza-antolamenduko tresna, lurzati horretan eraikitako eraikuntzaren lerrokadurak ezartzeari dagokionez, Guillermo Murúzabal Elía arkitektoak aurkeztua (EHAEOko Nafarroako ordezkaritzako 2886 zenbakidun arkitektoa).
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita. Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan ere argitaratuko da. Epe horretan egokitzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da Udaleko Idazkaritzan, jendearentzako ordutegian.
Iratxetan (Leotz), 2019ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.
Iragarkiaren kodea: L1902311