53. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

2019ko 1.etik 6.era bitarteko aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Iturmendiko Udalak, 2019ko otsailaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 1/2019, 2/2019, 3/2019, 4/2019, 5/2019 eta 6/2019 aurrekontu-aldaketen espedienteak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 284. eta 276. artikuluekin bat, sei espediente horiek jendaurrean egonen dira 15 egun balioduneko epean, Udalaren Idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira.

Iturmendin, 2019ko otsailaren 18an.–Alkatea, Victoriano Gabirondo Lanz.

Iragarkiaren kodea: L1902435