53. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2018ko abenduaren 4an hasiera batean onetsi ziren 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, eta horren iragarkia 2019ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18an, baita iragarki-taulan ere. Jendaurreko epea iragan denez, Iturmendiko Udalak, 2019ko otsailaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea 2019ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta ondokoetan, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat. Espediente horretan atal hauek agertzen dira:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 114.517,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 6.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak eta bestelako diru-sarrerak: 5.683,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 159.864,35 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 4.000,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 397.595,67 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 687.660,02 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileen ordainsariak: 93.069,07 euro.

2. kapitulua.–Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea: 89.670,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 170,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 58.690,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 421.088,29 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 22.900,00 euro.

Gastuak, guztira: 685.587,36 euro.

Iturmendin, 2019ko otsailaren 18an.–Alkatea, Victoriano Gabirondo Lanz.

Iragarkiaren kodea: L1902434