53. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

65E/2019 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak emana, txikizkako merkataritza-enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta merkataritzan ekintzailetza sustatzeko dirulaguntzen 2019ko deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 441371.

Nafarroako Txikizkako Merkataritza Hurbila Bultzatzeko Plana (2018-2020) merkataritza sektorerako politika publikoak antolatzeko tresna da, eta bertan biltzen dira txikizkako merkataritzaren sektorearen beharrei eta interesei erantzuteko eta Nafarroa osoan merkataritza jardueraren garapen orekatuagoa sustatzeko behar diren ekintzak.

Plan horren helburu estrategikoetako batean beharrezkotzat jotzen da merkataritzaren lehiarako eta berrikuntzarako gaitasuna areagotzea eremu eta sektore guztietan, honako hauek eginez: informazioaren eta komunikazioen teknologiak sartzearen bidez negozioen irudia eta kudeaketa hobetzea helburu duten ekintzak, merkataritzako azpisektoreen beharren araberako prestakuntza espezializatua, salmentari balio erantsia ematen dion kalitatearen kultura errotzea eta belaunaldien arteko erreleboa sustatzea bideragarritasun berme batzuekin.

Plan horren hirugarren programa, “Enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna eta garapen teknologikoa” izenekoa, 2018. urtean jarri zen martxan, sektore horretako enpresa txiki eta ertainen enpresa-inbertsioetarako dirulaguntza deialdi baten bidez. Deialdi horren bidez, zehazki, “Kudeaketaren hobekuntza eta garapen teknologikoa” 3.1 jarduketa-ildoan eta “Belaunaldien arteko erreleboa sustatzea” 3.4 jarduketa-ildoan aurreikusitako helburuak sustatu ziren.

Gainera, “Merkataritzan ekintzailetza sustatzea” izeneko 4.1 jarduketa-ildoa sustatu zen, “Berrikuntza eta ekintzailetza” izeneko 4. programan ezarrita zegoena.

Deialdi honen helburua da aipatutako jarduketa-ildo horiek sustatzen segitzea, sektorearen lehiakortasuna handitzeko, horretarako inbertsioak eginez, bai negozioen kudeaketan teknologia berriak txertatzeko, bai hiri-bilbean kokatutako saltegiak egokitzeko eta ekipamendua hobetzeko.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, eta, hortaz, kasuan kasuko baremoaren aplikazioak zehaztuko du dirulaguntzak emateko hurrenkera.

Horrenbestez, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urtarrilaren 11ko 1/2017 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Txikizkako merkataritza-enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta merkataritzan ekintzailetza sustatzeko dirulaguntzen 2019ko deialdia onestea.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean jaso dira.

3. 760.000 euroko gastua baimentzea dirulaguntza-deialdi honen ondoriozko konpromisoak betetzeko; Nafarroako 2019ko Aurrekontu Orokorretako hurrengo partidaren kargura finantzatuko da: 830001-83130-7701-431402 (E): Merkataritzako enpresa txiki eta ertainentzako dirulaguntzak. Lehiakortasuna hobetzea eta sorkuntza (PICMP.L31-33-34).

4. Ebazpen hau eta dagokion eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2019ko otsailaren 25ean.–Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

ERANSKINA

Txikizkako merkataritza-enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta merkataritzan ekintzailetza sustatzeko dirulaguntzen 2019ko deialdia. Oinarri arautzaileak

1. oinarria. Xedea.

Oinarri arautzaile hauen xedea da Nafarroako txikizkako merkataritzan ari diren enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko dirulaguntzak emateko araubidea zehaztea. Dirulaguntza hauen bidez bilatzen da sektore horretako enpresa-ehuna indartzea eta sendotzea eta sektorean enpresa berriak sortzea.

Dirulaguntza hauen onura publikoa hemendik dator: Nafarroako herrietako hiri-bilbean txertatutako saltegiak modernizatzea, sektoreko enpresa txiki eta ertainen kudeaketa sistemak hobetzea, enpresa integrazioa sustatzea eta informazioaren eta komunikazioaren tresna teknologiko berriak aplikatzea, horien bidez kontsumitzailearentzat kalitatezko zerbitzuak bermatu ahal izateko, sektoreko enpresa txiki eta ertainen kudeaketa hobetzeaz batera.

Halaber, txikizkako merkataritza hurbilaren lehiakortasunaren hobekuntza sendotzen da honako hauek sustatuz: saltegi txikientzako kalitate araua ezartzea, kontsumoko arbitraje sistemari atxikitzea eta merkatariak eskualdeko edo sektoreko merkatari elkarteetan biltzea, horrek herriguneetan kokatzen den hurbileko merkataritzaren enpresa-ehuna sendotzen baitu.

Halaber, dirulaguntza hauen onura publikoa dator txikizkako merkataritzako enpresa-proiektu berriak ezartzen dituzten enpresak sortuko direlako, Nafarroan txikizkako merkataritzaren sektorean enplegua sortzen laguntzeko eta ekintzailetza sustatzeko.

2. oinarria. Aurrekontuko zuzkidura.

1. Deialdi honen ondoriozko konpromisoei erantzuteko baimendutako kreditua 760.000 eurokoa da, honela banatuta, jarduera diruz lagungarria nolakoa den eta saltegiaren kokapenaren arabera:

PROIEKTU MOTAK

SALTEGIAREN KOKAPENA

GUZTIRA

Iruña

Gainerako toki entitateak

A)

Modernizatzea eta eraberritzea (MEP)

1

260.000

2

380.000

640.000

B)

Berariazkoak (BP)

C)

Garapen teknologikoa (GTP)

D)

Merkataritzako ekintzailetza (MEP)

3

50.000

4

70.000

120.000

GUZTIRA

310.000

450.000

760.000

2. Onartutako eskaerak azterturik, eskaera bakoitzari dagokion dirulaguntza kalkulaturik eta goiko taulako kredituen banaketaren arabera dirulaguntzak esleiturik, taulan adierazitako lau kasuetako batean gerakinik badago, kreditu horiek honela banatuko dira:

1. ataleko gerakinak 2., 3. eta 4. ataletako eskaerei kasu egiteko erabiliko dira, hurrenkera horri jarraikiz.

2. ataleko gerakinak, 1., 4. eta 3. ataletako eskaerei kasu egiteko erabiliko dira, hurrenkera horri jarraikiz.

3. ataleko gerakinak, 4., 1. eta 2. ataletako eskaerei kasu egiteko erabiliko dira, hurrenkera horri jarraikiz.

4. ataleko gerakinak, 3., 2. eta 1. ataletako eskaerei kasu egiteko erabiliko dira, hurrenkera horri jarraikiz.

3. oinarria. Inbertsio diruz lagungarriak gauzatzeko epea.

1. Diruz lagungarriak izanen dira 2018ko azaroaren 17tik 2019ko azaroaren 6ra arte, biak barne, egin eta fakturatzen diren inbertsioak, justifikazio epea bukatu aurretik ordaindu badira. Horren ondorietarako, fakturazioaren eguna zein den, horixe hartuko da gastua egin den eguntzat.

2. Inbertsio diruz lagungarrien ordainagiriak 2018ko azaroaren 17tik 2019ko azaroaren 6ra artekoak izan beharko dira, biak barne.

4. oinarria. Enpresa onuradunak, betebeharrak eta haien izaeraren frogabidea.

Txikizkako merkataritzan ari diren enpresa txiki eta ertainek eskuratzen ahalko dituzte deialdi honetan ezarritako dirulaguntzak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako betebehar orokorrez gainera, hurrengo betebehar hauek ere betetzen badituzte:

1. Betebehar komunak.

1.1. Negozioaren jarduera nagusia apirilaren 13ko 475/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionalaren (EJSN-2009) hurrengo jardueretako bat izatea:

–47.11 eta 47.79 taldeen arteko jarduerak, biak barne.

–45.32 taldeko jarduerak (ordezko piezak eta hornigai berriak badira bakarrik).

1.2. Kanpoan geldituko dira 47.30 (automobilgintzarako erregaia) taldeko saltegi espezializatuetan egiten diren txikizkako merkataritza jarduerak, eta, baimen edo kontzesio administratibo berezia behar dutenez, 47.26 (tabako produktuak) eta 47.73 (farmaziako produktuak) taldeetakoak.

1.3. Horretarako, enpresa alta emanda egon beharko da ekonomia-jardueren gaineko zergan, Nafarroako udalerriren batean, diruz lagungarriak diren ekonomia-jarduerekin zuzeneko lotura duen txikizkako merkataritzari buruzko epigraferen batean. Nolanahi ere, negozioaren jarduera nagusia zein den ondorioztatzeko, Ekonomia-Jardueren Sailkapen Nazionala hartuko da kontuan.

Deialdiko organo kudeatzaileak ofizioz kontsultatuko du ekonomia-jardueren gaineko zergari buruzko informazioa webgune honetan: https://hacienda.navarra.es/RegistroIAE.Web/Registro.aspx.

1.4. Txikizkako merkataritzarekin batera beste jardueraren bat egiten bada saltegian, frogatu beharko da saltegian egiten den jarduera nagusia txikizkako merkataritzakoa dela, eta, horretarako, jarduera ekonomiko bakoitzaren negozio edo salmenten zifren frogagiriak aurkeztu beharko dira, edo hori frogatzeko beste edozein dokumentazio.

Enpresa onuraduna dela frogatzeko, 8. oinarri arautzailean ezarritako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

2. Berariazko betebeharrak, proiektu motaren arabera.

ETE (enpresa txiki eta ertain) eskatzaileek baldintza hauek bete behar dituzte, dirulaguntzaren xede den proiektu motaren arabera:

2.1. Modernizazio eta eraberritze proiektuak (MEP) eta garapen teknologikoko proiektuak (GTP).

2018ko azaroaren 17a baino lehenagotik eta dirulaguntzaren eskaera aurkezten den egunera arte aritu izana jarraian eta zuzenean txikizkako merkataritza-jarduera batean Nafarroan (ondorio horietarako, ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emandako data hartuko da kontuan).

Enpresak bere izena edo forma juridikoa aldatu badu, kontuan hartuko da zein egunetan eman zitzaion alta jatorrizko enpresari ekonomia-jardueren gaineko zergaren ondorioetarako. Aldatu dena enpresaren osaera baldin bada, berriz, baldintza hori betetzen dela ondorioztatuko da baldin eta enpresaren hasierako kideek edo horietako batek segitzen badute kapital sozialaren edo jabariaren erdiaren edo gehiagoren jabe izaten, eta argi eta garbi gelditzen bada txikizkako merkataritza-jarduera berari eusten zaiola.

ETEa izatea, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 1. eranskinean ezarritakoaren arabera. Erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza-kategoria barne merkatuarekin bateragarritzat jo ziren, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.

2.2. Berariazko proiektuak (BP).

Mikroenpresa edo enpresa txikia izatea, aurrekoan aipatutako 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean ezarritakoaren arabera.

2.3. Merkataritzako ekintzailetza proiektuak (MEP).

Mikroenpresa edo enpresa txikia izatea, aurrekoan aipatutako 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean ezarritakoaren arabera, eta, horrez gainera, honako betebehar berariazko hauek betetzea:

a) Enpresa berri bat eratzea, Nafarroan kokatua eta helbide fiskala ere bertan duena, txikizkako merkataritzako enpresa jarduera berri bati ekiteko.

b) Laguntzatik kanpo daude lehenagoko enpresa baten izenaren edo forma juridikoaren aldaketa baten, kapital handitze baten edo egiturazko aldaketa baten ondoriozko enpresak.

c) Zerga horretan alta emateko eguna 2018ko azaroaren 17tik 2019ko azaroaren 6ra bitartekoa izatea, biak barne.

d) Negozio berriak aldeko bideragarritasun plana edo enpresa plana izan beharko du. Agiri horrek negozio aukera bat identifikatu, deskribatu eta aztertzen du, eta aukera ematen dio ekintzaileari bere proiektuaren errentagarritasun ekonomikoa ebaluatzeko eta horren bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertzeko, negozio aukera hori enpresa-proiektu zehatz bat bihurtzeko behar diren prozedurak eta estrategiak garatuz.

5. oinarria. Proiektu motak, diruz lagungarriak diren inbertsioak eta gutxieneko inbertsioa.

Honako proiektu mota hauetan egiten diren inbertsioak izanen dira dirulaguntzen xede:

1. Proiektu diruz lagungarriak.

Proiektu hauek dira diruz lagungarriak:

1.1. Saltegiak modernizatu eta eraberritzeko proiektuak (MEP).

Diruz lagungarriak dira, alde batetik, dauden saltegiak modernizatu, eraberritu edo zaharberritzeko beharrezkoak diren inbertsioak, eta bestetik, lekuz aldatzen diren saltegiak kokatzeko lokalak egokitu eta hornitzeko beharrezkoak direnak, baita saltegi berriak kokatzekoak ere, horrek ekartzen badu enpresak duen saltegi kopurua handitzea.

1.2. Berariazko proiektuak (BP).

Proiektu hauek dira diruz lagungarriak:

a) Enpresa Integrazioko Proiektuetan (EIP) parte hartzea.

Elkarte gisa eratzeko edo enpresa-egituran integratzeko behar diren inbertsioak diruz lagungarriak dira, baita egitura horien irudi komun edo korporatiboari egokitzeko inbertsioak ere, honako hauek egiten dituztenak: erosketa-zentraletako enpresek edo enpresa-integraziorako bestelako formuletan sartzen diren enpresek.

b) Toki entitateek edo beste administrazio publiko batzuek Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa SL (CEIN, SL) enpresa publikoarekin batera sustatutako proiektuak azkartzeko programa.

Diruz lagungarriak dira gisa horretako proiektuetan parte hartu duten txikizkako merkataritzako ETEek hala negozio-ideia berritzaileak nola txikizkako merkataritza berezikoak garatzeko asmoz egindako inbertsioak.

c) Saltegien eskualdaketa eta belaunaldien arteko erreleboa.

Diruz lagungarriak dira 2018ko azaroaren 17rako funtzionamenduan zegoen txikizkako merkataritzako negozio bat erostearen ondorioz txikizkako merkataritzako ETEek egindako inbertsioak, betiere bermatzen bada jarraipena emanen zaiola jarduera ekonomiko horri.

d) Landa-merkataritzarako negozio-eredua garatzeko programak.

Diruz lagungarriak dira 2018. urtean landa-merkataritza eraldatzeko programan parte hartu duten ETEek egindako inbertsioak, betiere hura ezartzeko jarduketa guztiak eta aurreikusitako programa osoa bete baldin badituzte. Programa hori Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa SLk (CEIN, SL) kudeatu du.

e) Merkataritza-diagnostikoen programa.

Diruz lagungarriak dira Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialak egindako merkataritza-diagnostikoen programan parte hartu zuten saltegiek egindako inbertsioak, betiere diagnostiko haietan identifikatu eta gomendatutako inbertsioak badira.

1.3. Garapen teknologikoko proiektuak (GTP).

Diruz lagungarriak dira ETEen garapen digitalerako behar diren inbertsioak, hain zuzen, negozioaren kudeaketa hobetzeko eta kontsumitzaileen erosteko ohituretara egokitzeko aukera ematen duten ekipamendu digitala eta tresna teknologikoak sartzen dituztenak.

1.4. Merkataritzako ekintzailetza proiektuak (MEP).

Diruz lagungarriak dira txikizkako merkataritzako enpresa proiektu berriak ezartzen dituzten enpresa berriek egindako inbertsioak.

2. Inbertsio diruz lagungarriak.

2.1. Saltegiak modernizatu eta eraberritzeko proiektuak (MEP) eta merkataritzako ekintzailetza proiektuak.

Honako jarduketa hauek dira inbertsio diruz lagungarriak:

2.1.1. Saltegietako instalazioak, lokalak eta irudia eraberritzeko, egokitzeko eta berritzeko obrak. Honako jarduketa hauek onartuko dira: merkataritzako lokaletan egindako eraberritze lanak, kanpoko eta barneko errotulazioak, erakusleihoetan egindako erreformak, irisgarritasun arloko hobekuntzak, oztopo arkitektonikoak kentzea, aire girotuko, lapurreten aurkako edo segurtasun sistemak instalatzea, wifi eremuak instalatzea, energia-hobekuntzarako jarduketak, argiteriako instalazioak efizientzia energetiko handiko teknologiak erabiltzen dituzten beste batzuekin ordeztekoak, eta antzeko beste jarduketa batzuk.

2.1.2. Saltegietako merkataritzako ekipamendua:

Aktibo finko berriak erostea onartuko da, hala nola:

–Produktuak erakusteko eta biltegiratzeko altzariak.

–Ekipamendu berariazkoa eta inbertsioak merkataritza jarduerarako beharrezkoak diren beste aktibo finko batzuetan.

2.1.3. Aurreko jarduketei zuzenean lotutako zerbitzu tekniko profesionalen ezinbesteko ordainsariak; zehazki, proiektua prestatzeko gastuak, obra zuzendaritzarenak eta dekoratzaile edo instalatzaileen proiektuenak baizik ez dira onartuko.

Kontzeptu horiengatik 2.1.1 edo 2.1.2 ataletan adierazitako inbertsio diruz lagungarrien aurrekontuaren %20 onartuko da gehienez. Ehuneko hori bera izanen da kontzeptu horiengatiko dirulaguntza ordaintzeko orduan aplikatuko dena.

2.2. Berariazko proiektuak (BP): diruz lagungarriak dira lehen deskribatutako jarduketak, eta, horiez gain, frankizietan, erosketa-zentraletan eta enpresa integraziorako beste formula batzuetan sartzeko kanonak ere.

Bigarren eskuko aktibo finkoetan eta ondasun erabilietan egindako inbertsioak saltegiak eskualdatzeko proiektuetan soilik izanen dira diruz lagungarriak.

2.3. Garapen teknologikoko proiektuak (GTP).

Diruz lagungarria izanen da kudeaketa edo merkaturatze sistemetan hobekuntzak egitea informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) sartuz, baita txertatutako tresna teknologikoak abian jartzeko eta erabiltzeko behar den prestakuntza ere; zehazki, jarduketa hauek:

2.3.1. Merkataritza elektronikoa abian jartzea. Diruz lagungarria da funtzionaltasun hori duten webguneak sortzea, edo lehendik sortutako webguneak egokitzea on line salmentak sartzeko.

Merkataritza elektronikoa abian jartzea:

Sistema estandarretan garatu beharko da, eta gailu mugikorretara egokitua egon beharko du.

Enpresa eskatzailearen izenean egonen da merkataritza elektronikoa bere baitan hartzen duen domeinua.

B2C merkataritza elektronikoaren plataformek aukera eman beharko dute enpresa eskatzaileak merkatuan jartzen dituen produktu edo zerbitzuak kontratatzeko, eta online ordainketen transakzioak denbora errealean egiteko.

2.3.2. ETEaren kudeaketa-esparruei loturiko kudeaketa-sistemak, haren lehiakortasuna hobetzen laguntzen dutenak.

2.3.3. Ekipamendu digitala: salmenta-puntuko terminalak (SPT) eta salmenta prozesua kudeatzeko beharrezkoa den bestelako ekipamendu informatikoa, prezioak modu elektronikoan etiketatzeko sistemak, barra-kodeen irakurgailuak eta balantza digitalak.

3. Diruz lagungarria den gutxieneko inbertsioa.

3.1. Diruz lagungarria den proiektu motaren arabera eta enpresaren tamainaren arabera, gutxieneko inbertsio diruz lagungarri hau eskatuko da saltegi bakoitzeko edo proiektu bakoitzeko (BEZa kenduta):

ENPRESAREN TAMAINA

GUTXIENEKO INBERTSIO DIRUZ LAGUNGARRIA
SALTEGI BAKOITZEKO

GUTXIENEKO
INBERTSIOAPROIEKTUKO

Modernizatzeko
eta eraberritzeko
proiektuak
(MEP)

Berariazko proiektuak (BP)
eta merkataritzako ekintzailetza proiektuak
(MEP)

Garapen teknologikoko proiektuak
(GTP)

Mikroenpresa

12.000

5.000

2.000

Enpresa txikia

32.000

20.000

Enpresa ertaina

120.000

3.2. “Ekipamendu digitala” deituriko kontzeptu diruz lagungarria, oinarri arautzaile honen 2.3.3) atalean ezarritakoa, enpresa eskatzaileak erabil dezake bai garapen teknologikoko proiektuetarako (GTP) eskatzen den gutxieneko inbertsioaren zenbatekora iristeko, bai deialdian ezarritako beste proiektu mota batzuetarako eskatzen den gutxieneko inbertsiora iristeko (oinarri arautzaile honen 2.1 eta 2.2 atalak).

3.3. Landa-merkataritza eraldatzeko inbertsioen kasuan, 2018. urtean CEIN SLk kudeatutako programan parte hartu zuten saltegiei eskatuko zaien gutxieneko inbertsio diruz lagungarria 2.000 eurokoa da, deialdian ezarritako kontzeptu diruz lagungarri guztiak hartuta.

3.4. 2018. urtean Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialak egindako merkataritza-diagnostikoen programan parte hartu zuten saltegiei eskatuko zaien gutxieneko inbertsio diruz lagungarria 5.000 eurokoa da, deialdian ezarritako kontzeptu diruz lagungarri guztiak hartuta.

6. oinarria. Dirulaguntzaren zenbatekoa eta gehieneko dirulaguntzak.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntza itzuli beharrik gabeko laguntza da, eta inbertsio diruz lagungarriaren zenbatekoari (BEZa kanpo) oinarrizko dirulaguntza-portzentaje batzuk aplikatuz kalkulatuko da. Taula honetan jasotzen dira portzentaje horiek eta kasu bakoitzerako ezarritako gehieneko dirulaguntza:

PROIEKTU MOTA

DIRULAGUNTZA-PORTZENTAJEA

GEHIENEKO DIRULAGUNTZA

Modernizatzeko eta eraberritzeko proiektuak (MEP)

Oinarri hauen 1. eranskinean ezarria, lortutako puntuen arabera

Oinarri hauen 1. eranskinean ezarria

Saltegi bakoitzeko

Berariazko proiektua:

Landa-merkataritza eraldatzea, CEINek kudeatua 2018. urtean

%50

8.000

Saltegi bakoitzeko

Berariazko proiektua:

2018ko merkataritza-diagnostikoak, Merkataritza eta Industriako Ganbera Ofizialak eginak

%45

8.000

Saltegi bakoitzeko

Gainerako berariazko programak

Oinarri hauen 1. eranskinean ezarria, lortutako puntuen arabera

Oinarri hauen 1. eranskinean ezarria

Saltegi bakoitzeko

Merkataritzako ekintzailetza proiektuak (MEP)

%40

8.000

Saltegi bakoitzeko

Garapen teknologikoko proiektuak (GTP)

%60

6.000

Enpresa bakoitzeko

7. oinarria. Inbertsio diruz lagungarriek bete beharreko baldintzak.

1. Diruz lagungarriak diren inbertsioek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroan kokatuta eta herriguneetan integratuta dauden txikizkako saltegietan egitea. Ondorio horietarako, kontuan hartuko da lokala hiri-lurzoruan edo urbanizagarrian egotea, betiere lurzati horrek edo ondokoek, hau da, mugakideek, nagusiki bizitegietarako erabilera badute, eta baztertuko dira industrialdeetan, merkataritza guneetan eta zerbitzu poligonoetan kokatuta daudenak, baita mugaz haraindiko eremuetan daudenak ere.

b) Aurreko paragrafoan ezarritakotik kanpo gelditzen dira txikizkako merkataritza-jarduera egiten duten proiektuak, jarduera nagusia ez bada ere, betiere baldintza hauek ere betetzen badituzte:

–500 bizilagun baino gutxiagoko udalerri batean egotea. Horretarako, kontuan hartzen dena ez da kontzejuen populazio datuak, udalerrienak baizik.

–Proiektu berria kokatzen den udalerrian ez dira 3 saltegi baino gehiago egon behar funtzionamenduan eskaera aurkezten den egunean. Ondorio horietarako, saltegitzat hartzen dira deialdi honetan diruz lagungarritzat jotzen diren jarduera ekonomikoetako bat egiten duten negozioak.

–Enpresa-proiektu berriaren merkataritza jarduerak udalerriko gainerako saltegiena ez bezalakoa izan behar du, merkataritzak udalerrian duen eskaintzaren aniztasuna zabaltze aldera.

c) Saltegi berean jarduera ekonomiko bat baino gehiago eginez gero, diruz lagungarria den merkataritza jarduerari zuzenean loturiko inbertsioak bakarrik izanen dira diruz lagungarriak, eta, betiere, merkataritza jarduera hori izanen da saltegi horretako jarduera ekonomiko nagusia.

d) Inbertsioak enpresaren aktiboan sartu beharko dira, dirulaguntzaren xedeko saltegian bertan egon beharko dute eta diruz lagundutako jarduerarako erabiliko dira.

e) Diruz lagundutako aktibo finkoak lehendabiziko aldiz erabili behar dira eta ezin zaizkie laga hirugarren pertsona fisikoei edo juridikoei. Halaber, ezin dira enpresa eskatzaileak fabrikatuak, eginak edo garatuak izan.

f) Dirulaguntzaren xede diren inbertsioak jarduketa diruz lagungarrien epean abian jartzea, 3. oinarri arautzailean aurreikusitako salbuespenarekin.

2. Honako kontzeptu hauek ez dira diruz lagungarriak:

a) Dirulaguntza eskatzen duen enpresak berak egindako lanak, ez eta enpresa eskatzailea bera denean aktiboen saltzailea edo jardueraren emailea, edo autofakturazioa ekar dezakeen antzeko kasuren bat gertatzen denean ere.

b) Bigarren eskuko aktibo finko ukigarriak eta ondasun erabiliak. Halere, kontzeptu hau diruz lagungarria izanen da, soilik, 5.1.2.c) oinarri arautzailean aurreikusitako saltegi eskualdaketen kasuan.

c) Negozioa eskualdatzeko ordaindutako gastuak, aurreko atalean aurreikusitako kasua izan ezik.

d) Saltegia eta lurrak erosteko inbertsioak.

e) Garraio elementuak.

f) Edozein eratako zergak, lizentziak, baimenak edo antzeko gastuak.

g) Erakusketetarako eta probako altzari eta artikuluak, gero salgai jartzen ahal direnak, eta aldi baterako erakusketak ezartzea.

h) Saltegien eta material suntsigarrien alokairu gastuak.

i) Leasing bidezko finantzaketaren bitartez eskuratutako aktiboak.

j) Ordenagailuak, ordenagailu eramangarriak, tabletak, telefono mugikorrak.

k) Oro har, merkataritzan aritzeko guztiz ezinbestekoak ez diren aktiboak edo ekipamenduak.

8. oinarria. Eskabideak eta eskatzen den dokumentazioa aurkezteko epea eta modua.

1. Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

a) Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Eskaerak honela aurkeztuko dira:

–Pertsona juridikoen eta nortasun juridikorik gabeko entitateen kasuan, eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko (www.navarra.es) zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliz: http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/7989/Subvenciones-a-empresas-comerciales-minoristas-para-la-mejora-de-la-competitividad-y-el-fomento-del-emprendimiento-comercial-2019 (hemendik aitzina laguntzaren fitxa); fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da.

Kasu horretan, eskaera aurkezten bada lehen esandako modua ez den beste edozein erabiliz, ez aurkeztutzat joko da eta ezin izanen da zuzendu, baina horrek ez du eragotziko eskaera ondoren aurkeztu ahal izatea telematika bidez. Azken kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen telematikoarena izanen da, hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.6 artikuluan xedatutakoarekin bat.

–Pertsona fisikoen kasuan, eskaerak, ahal izanez gero, telematika bidez aurkeztuko dira, aurreko paragrafoan adierazitakoari jarraikiz, edo, ezin bada, aurrez aurre Iruñeko Navarreria kaleko 39an dagoen erregistro bulegoan, edo beste erregistroetan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako araubide iragankorrarekin bat. Eskaera ez bada aurkezten Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, eskaerarekin batera aurkeztu beharreko gainerako dokumentazioa formatu digitalean aurkeztuko da, lehentasunez (DVD, USB).

Eskaera posta bulego batean aurkezten bada, nahitaez eman beharko zaio horren berri Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari, mezu elektroniko bat igorriz comercionavarra@navarra.es kontura, aurkeztutako eskabidearen kopia bat gehituta, aurkezpen data bertan adierazita.

c) Eskaerak laguntzaren fitxan ageri den berariazko inprimakia erabiliz eginen dira nahitaez, eta Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari zuzenduko dira. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 16.8 artikuluan xedatutakoari jarraituz, ez dira aurkeztutzat hartuko dirulaguntzen fitxan dagoen eredura egokitzen ez diren eskaerak.

d) 9. oinarri arautzaileko baremoan ezarritako balorazio irizpideen aplikazioa frogatzeko agiriak, baldin deialdia kudeatzen duen organoak ofizioz aplikatzen ez baditu, nahitaez aurkeztu beharko dira dirulaguntza eskaerarekin batera, eta aipatu dokumentazioa ez da baloratuko eskaerak aurkezteko epetik kanpo aurkezten bada, 8.2.4 oinarri arautzailean ezarritakoarekin bat.

e) Eskaera bakarra aurkeztuko da saltegi bakoitzeko, baina enpresa batek eskaera bat baino gehiago aurkez ditzake.

2. Eskatzen den dokumentazioa.

Eskaerari (laguntzaren fitxan ageri den berariazko inprimakiaren araberakoa betiere) erantsi behar zaion dokumentazioa agiri bereizietan eskaneatua aurkeztu behar da, eta behar bezala identifikatua. Hauxe da:

2.1. Enpresa eskatzailearen gaineko dokumentazioa.

a) Nortasuna frogatzen duen agiria.

–Sozietateen kasuan: sozietatea eratzeko eskritura publikoaren eta horren aldaketen kopiak, Merkataritza Erregistroan behar bezala inskribatuak.

–Sozietate irregularren edo zibilen kasuan: Nafarroako Zerga Ogasuneko Entitateen Zentsuan inskribatuta egotea frogatzen duen dokumentuaren kopia.

–Pertsona fisikoen kasuan: nortasun agiri nazionalaren kopia.

b) Erantzukizunpeko adierazpenak.

–Eskaera ordezkari batek aurkezten badu, zuzenbidean baliozkoa den edozein baliabideren bidez frogatu behar da ordezkaritza; ondorio horietarako, dirulaguntzaren eskabidean horretarako finkatutako erantzukizunpeko adierazpena betez ere frogatzen ahalko da.

–Erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko zehaztuta dauden debekuetako bat ere urratzen ez duela dioena.

–Erantzukizunpeko adierazpena, azkeneko hiru urte fiskaletan –aurtengoa barne– administrazio honek edo beste batek Europar Batasuneko “de minimis” arauari jarraikiz eman dizkion dirulaguntzen berri ematen duena.

–Diruz lagungarriak diren kontzeptu berentzat eskatu eta hartutako beste dirulaguntza batzuei buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

–ETEa izateko baldintza guztiak betetzen dituela dioen erantzukizunpeko adierazpena, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean ezarritako definizioaren arabera.

Atal honetan aipatutako erantzukizunpeko adierazpen guztiak dirulaguntza eskatzeko berariazko inprimakian jasota daude.

c) Bestelako dokumentazioa.

–Merkataritzako ekintzailetza proiektuen kasuan, dirulaguntzaren eskaera aurkezteko unean dokumentazio hori ez badauka, enpresa planean emandako informazioa hartuko da kontuan, enpresaren ekonomia-jarduera Ekonomia-jardueren Sailkapen Nazionalean (2009) sailkatu ahal izateko. Kasu horretan, enpresa eskatzailea deialdian aurreikusitako dirulaguntzen onuradun bihurtzen bada, 2019ko azaroaren 6rako aurkeztu beharko da, beranduenik, ekonomia-jardueren gaineko zergan alta hartu izanaren aitorpenaren kopia, dirulaguntza jaso ahal izateko. Aitorpen hori da azkenik kontuan hartuko dena 4.1.3 oinarri arautzailean aurreikusitako ondorioetarako.

–Transferentzia bidez kobratzeko eskabidea, enpresa eskatzaileak lehenbizikoz kobratzen baditu laguntzak, edo abonatzeko kontua aldatu nahi izanez gero.

2.2. Inbertsio proiektuari buruzko dokumentazioa.

a) Dirulaguntzaren xedeko proiektua azaltzen duen memoria teknikoa eta ekonomikoa, gutxienez honako alderdi hauen gaineko informazio zehatza bilduko duena:

–Enpresaren aurrekariak, inbertsioak egitea gomendatzen duten arrazoiak eta proiektu gauzatzearekin lortu nahi diren helburuak.

–2018ko azaroaren 17tik 2019ko azaroaren 6ra bitarte egindako jarduketen edo epe horretarako aurreikusitakoen azalpena.

–Proiektua gauzatzeko faseak, zenbat gauzatu den dirulaguntza-eskaera aurkezten denean, eta aurreikusitako egutegia.

–Egindako edo aurreikusitako inbertsioen zenbateko zehatzak eta horien finantzaketari buruzko informazioa.

–Inbertsioak abian jartzeko aurreikusitako eguna eta, hala badagokio, saltegia irekitzekoa.

–Saltegian egindako jarduera ekonomiko guztien azalpen zehatza, kontuan harturik ekonomia-jardueren gaineko zergaren (lizentzia fiskala) zein epigrafetan dagoen alta emana.

b) Merkataritzako ekintzailetza proiektuen kasuan (MEP), aurreko atalean aipatutako memoriaren ordez, bideragarritasun planaren edo enpresa planaren kopia bat aurkeztu beharko da, behar bezala onetsia, osoa eta bukatua.

Plan horrek aurreko atalean aurreikusitako memoria egiteko behar den informazioa jasoko du, eta, gainera, honako alderdi hauen berri emanen du:

–Ekintzailearen lanbide kualifikazioaren eta egokitasunaren analisia.

–Merkatuaren eta lehiaren analisia, marketin plana eta ekonomia- eta finantza-plana.

–Enpresaren antolaketa, negozioaren definizioa eta komertzializatu beharreko produktuen definizioa.

–Proiektua gauzatzeko faseak, zenbat gauzatu den dirulaguntza-eskaera aurkezten denean, eta aurreikusitako egutegia.

Behar bezala kualifikatutako entitate, profesional edo aholkularitza enpresa batek prestatu beharko du plana, eta dirulaguntza eskatzen duen enpresak berak ezin izanen du egin, ezta prestatu ere. Plana nahitaez dirulaguntzaren eskabidearekin batera aurkeztu beharko da.

c) 2018ko azaroaren 17tik 2019ko azaroaren 6ra arte egindako inbertsioen eta epe horretarako aurreikusitakoen zerrenda baloratua eta zehatza; inbertsio horiek honako agiri hauek ere aurkeztuz justifikatuko dira:

–2018ko azaroaren 17tik dirulaguntza-eskaera aurkezten den egunera bitarte egindako inbertsioetarako: egindako inbertsioen fakturen kopia.

–Eskaera aurkeztu eta biharamunetik 2019ko azaroaren 6ra arte egin gogo diren inbertsioetarako: aurrekontuak edo, horiek ezean, gastuak zenbatesteko bide ematen duten proformako fakturak; ez dira inoiz onartuko eskatzailearen uste edo balorazioetan oinarritzen diren gastu zenbatespenak.

Inbertsio diruz lagungarriaren bolumena zehazteko, honako hau hartuko da kontuan: dirulaguntza eskatzeko berariazko inprimakiko informazioa, atal honetan aipatutako zerrenda eta dirulaguntzaren xedeko proiektuaren memoria ekonomikoa. Ondorio horietarako, ez da onartuko eskaerak aurkezteko epea bukatu ondoren eskatzaileak emandako beste edozein agiri.

d) Berariazko proiektuen kasuan (BP), dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da:

–“Enpresa integrazioko proiektuetan (EIP) parte hartzeko” proiektuak: enpresa egituraren parte dela frogatzen duen dokumentazioa edo hartan integratzea eskatu izanarena.

–Toki entitateek edo beste Administrazio Publiko batzuek CEIN SLren laguntzaz sustatutako proiektuak azkartzeko programa: enpresa programa horretan hautatu dutela frogatzen duen dokumentazioa, horren bidez egiaztatu ahal izateko, alde batetik negozio ideiaren azalpena, eta bestetik, negozio hori berritzailetzat eta berezitzat hartzeko modukoa dela erakusten duten ezaugarriak.

–Saltegien eskualdaketa: negozioa eskuratzen duena txikizkako jarduera horretan berean edo antzeko batean aritu ez bada 2018ko azaroaren 17a baino lehenagotik, behar diren agiriak aurkeztu beharko ditu egiaztatzeko analizatu egin direla eskuratu duen negozioa kudeatu eta zuzentzeko daukan egokitasuna, gaitasuna eta lanbide kualifikazioa. Azterlan edo analisi hori behar bezalako kualifikazioa duen entitate, profesional edo aholkularitza enpresa batek egina beharko du, eta ezin du egin enpresa eskatzaileak berak.

e) Obra bat gauzatzen den kasuetan (birgaitzeko edo egokitzeko obrak edo irudia berritzekoak), gastu diruz lagungarriaren zenbatekoa 30.000 eurotik gorakoa bada, edo, aholkularitzako edo laguntza teknikoko enpresek ekipamendu-ondasunen hornidura bat edo zerbitzu-emate bat egiten duten kasuetan (aktibo finkoak eskuratzea, zerbitzu tekniko profesionalak kontratatzea, diagnostikoak egitea), 12.000 eurotik gorakoa, erantzukizunpeko adierazpen bat bete beharko da, hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz aukeratu dela adierazteko, eta gutxienez ere hiru eskaintza erantsi. Adierazpen hori dirulaguntza eskatzeko inprimakian sartua dago.

Dokumentazio hori dirulaguntza-eskaerarekin batera aurkeztuko da, salbu gastua egin bada dirulaguntza-eskaera aurkeztu aurretik, edo, diruz lagungarriak diren gastuen ezaugarri bereziak direla eta, merkatuan ez badago halakorik ematen duen entitate kopuru nahikorik.

Eskaintza merkeena hautatzen ez bada, eta, dirulaguntza kudeatzen duen organoaren ustez, ekonomia eta efizientzia irizpideen arabera hautatu izanaren justifikazioa nahikoa ez bada, eskaintza merkeenaren zenbatekoa baizik ez da diruz lagunduko.

2.3. Inbertsio proiektuari buruzko dokumentazioa, eskaera aurkezten denean bukatuta dagoen kasuetarako.

Eskaera aurkezten den egunean dirulaguntza-eskaeraren xedeko inbertsio guztiak amaituak, fakturatuak eta ordainduak baldin badaude, egindako inbertsioak justifikatzeko, aipatutakoez gainera, 13.2 oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

2.4. Balorazio irizpideak frogatzeko behar diren agiriak.

9. oinarri arautzailean ezarritako balorazio irizpideak ofizioz aplikatuko ditu organo kudeatzaileak, eta, hala, behar den puntuazioa emanen du irizpide hauek erabiliz:

–9.1 atala: a, b, c, i, j, k, l irizpideak.

–9.2 atala: a, b, c irizpideak.

Gainerako irizpideak aplikatzeko (haietan aurreikusten den puntuazioa lortze aldera), beharrezkoa izanen da enpresa eskatzaileak hurrengo oinarri arautzailean eskatzen diren frogagiriak aurkeztea eskaerarekin batera. Dokumentazio hori eskaerak aurkezteko epetik kanpo aurkezten bada, ez da inondik inora baloratuko.

9. oinarria. Dirulaguntzaren balorazio irizpideak eta hura emateko parametroak.

Dirulaguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 17. artikuluan xedatzen den moduan. Hortaz, aurkezten diren eskaerak alderatuz esleituko dira dirulaguntzak, jarraian ezartzen den baremoa aplikatuta ateratzen den ordenari jarraikiz (puntuazio altuenetik txikienera), harik eta aurrekontuko dirua bukatzen den arte.

9.1. Eskaera guztiei aplikatu beharreko balorazio irizpideak.

a) Saltegia dagoen toki entitatearen populazioa: biztanleen kopurua zehazteko, Nafarroako kontzejuetako populazio zifra ofizialak deklaratzeko Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak ematen dituen foru aginduak erabiliko dira, zehazki, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarra duena, eta, zifra hori oinarri hartuta, puntuazio hauek emanen dira:

a) 1.500 biztanle arteko toki entitateak

30

b) 1.501-2.500 biztanle arteko toki entitateak

25

c) 2.501-5.000 biztanle arteko toki entitateak

20

d) 5.001-10.000 biztanle arteko toki entitateak

15

e) 10.001-100.000 biztanle arteko toki entitateak

10

f) 100.000 biztanle baino gehiagoko toki entitateak

0

b) Enpresaren tamaina: dirulaguntza eskatzeko inprimakiarekin batera doan erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatuko da, eta puntuazio hau emanen da:

a) Mikroenpresa

30

b) Enpresa txikia

20

c) Enpresa ertaina

10

c) Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako merkataritzako enpresen lehiakortasuna hobetzeko tramitatutako azkeneko dirulaguntzen deialdietan (2016., 2017. eta 2018. urteetan) enpresa eskatzaileari eman zaizkion dirulaguntzen arabera, honako puntuazioa emanen da:

a) Epe horretan dirulaguntzarik jaso ez badu

10

b) Guztira, 15.000 eurotik beherako dirulaguntzak jaso baditu

5

c) Guztira, 15.000 euroko edo gehiagoko dirulaguntzak jaso baditu

0

Baremoaren aplikazioaren ondorioetarako, enpresaren batek, aipatutako dirulaguntza deialdietan dirulaguntzaren bat lortu arren, deialdian ezarritako epean jakinarazi badu uko egiten diola, kasu horretan emandako dirulaguntza ez da kontuan hartuko; aldiz, epez kanpo jakinarazten bada ukoa, emandako dirulaguntzatzat joko da ondorio guztietarako.

d) Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baino lehenagotik merkatarien elkarte bateko partaide izateagatik (elkarteak Garapen Ekonomikorako Departamentuko Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Erregistroan edo antzeko beste erregistro ofizial batean inskribatua egon beharko du): 5 puntu.

Elkarteko lehendakariaren edo idazkariaren ziurtagiri bat aurkeztuko da, frogatzen duena dirulaguntza eskatzen duen enpresa elkarte horretako bazkidea dela (antzinatasuna zehaztuta) eta kuoten ordainketan egunean dagoela.

e) UNE 175001 kalitate araua (“Merkataritza txikirako zerbitzuaren kalitatea”) ezartzeagatik: 3 puntu.

Akreditazioetarako Entitate Nazionalak (ENAC) egiaztatutako enpresa baten ziurtagiria aurkeztuko da, abalatzen duena dirulaguntza eskatzen duen enpresak arau horri dagokion akreditazioa lortu duela deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den eguna baino lehen, eta indarrean segitzen duela.

f) Kontsumoko Arbitraje Sistemari atxikita egotea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu aurretik: 2 puntu.

Kontsumo arloan eskumena duen organoaren ebazpena aurkeztuko da, frogatzen duena enpresa sistema horri atxikita dagoela.

g) Eskaera aurkezteko egunean enpresaburuak oraindik ere 35 urte ez baditu: 5 puntu. Irizpide hau merkataritzako ekintzailetza proiektuei eta saltegien eskualdaketarako proiektu berariazkoei soilik aplikatzen zaie.

Adina frogatzeko, NANaren kopia aurkeztuko da.

h) 35 urtetik beherako pertsonen kontratazio mugagabea eskaera aurkezten den egunean. Irizpide honen balorazioa 6 puntukoa izanen da gehienez ere: 3 puntu lanaldi osoko kontratu mugagabe bakoitzeko eta puntu bat lanaldi partzialeko kontratu mugagabe bakoitzeko.

2018ko azaroaren 17tik eskaera aurkezten den egunera arte formalizatutako kontratu guztien kopia aurkeztuko da.

i) Saltegien eskualdaketarako berariazko proiektua: 6 puntu.

j) Berariazko proiektua: landa merkataritzako negozio eredua garatzea, CEIN SLk kudeaturik, 7 puntu.

k) Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialak egindako merkataritza-diagnostikoen 2018ko programa, 5 puntu.

l) Garapen teknologikoko proiektua (GTP), 6 puntu.

m) Berariazko prestakuntza. Baloratuko da bai titularrak bai langileek txikizkako merkataritzaren sektorearekin zuzenean loturiko titulu arauturen bat, profesionaltasun ziurtagiriren bat edo gaitasun unitateren baten ziurtagiria izatea, betiere Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko “Merkataritza eta Marketina” lanbide arloan badago.

Irizpide honen balorazioa 6 puntukoa izanen da gehienez ere: profesionaltasun ziurtagirien kasuan, 2 puntu langile bakoitzeko; eta egiaztatutako gaitasun unitateen kasuan, puntu bat langile bakoitzeko.

Titulu ofizialen, egiaztapenen edo ziurtagirien kopia aurkeztuko da.

n) Genero berdintasunaren eta berdintasun planen arloko prestakuntza berariazkoa. Enpresak berdintasun planak ezarri dituela edo berdintasunaren arloan prestakuntza berariazkoa egin duela frogatzen badu: 3 puntu.

Plan horiek ezarri direla edo prestakuntza berariazkoa egin dela frogatzen duen dokumentazioa aurkeztuko da.

9.2. Bakarrik Iruñeko eskaerei aplikatuko zaizkien balorazio irizpideak, Iruñeko Merkataritzaren 2017-2021 Plan Estrategikoaren arabera.

a) Saltegia kokatua dagoen auzoaren dentsitate komertziala zein den, behean azaltzen den puntuazioa emanen da. Puntuazio hori finkatu da auzoen dentsitate komertzialaren alderantzizko proportzioaren arabera:

Alde Zaharra

1

Zabalguneak

1

Iturrama

2

Donibane

2

Ermitagaña-Mendebaldea-Irunlarrea

2

Etxabakoitz

3

Arrotxapea

3

Sanduzelai

3

Azpilagaña

3

Arrosadia

4

Txantrea-Orvina

4

Mendillorri

4

b) Saltokia kokatua dagoen auzoan 2011-2016 bitartean izan den saltegi kopuruaren bilakaeraren arabera, behean azaltzen den puntuazioa emanen da. Puntuazio hori ezarri da epe horretan auzoan gertatutako saltegi kopuruaren bilakaeraren alderantzizko proportzioaren arabera:

Azpilagaña

1

Zabalguneak

2

Iturrama

2

Etxabakoitz

2

Sanduzelai

2

Alde Zaharra

3

Donibane

3

Ermitagaña-Mendebaldea-Irunlarrea

4

Arrotxapea

4

Arrosadia

4

Txantrea-Orvina

4

Mendillorri

4

c) Jarduketak egiten badira hiri garapen berritzat hartzen diren auzoetan kokatutako saltegietan, honako puntuazio hau aplikatuko da:

Buztintxuri

8

Lezkairu

8

Erripagaña

8

9.3. Berdinketak hausteko, lehenbizi, 9.1.c) balorazio irizpideari begiratuko zaio (azkeneko 3 urteetan jasotako dirulaguntzak), eta epe horretan diru gutxien jaso duten titularrek izanen dute lehentasuna. Berdinketa hausten ez bada, Turismo Zuzendaritza Nagusiak lehiakortasuna hobetzeko onetsitako 2018ko deialdian, kreditu aski ez egoteagatik, dirulaguntzarik gabe gelditu ziren ETEei emanen zaie laguntza, deialdi hartan lortutako puntuazioari jarraikiz, handienetik txikinera.

Gero, behar izanez gero, dirulaguntza aurkezteko unean inbertsio guztiak gauzatuak dituztenen eskaerei erantzunen zaie, diruz lagungarria den inbertsiorik handiena dutenak lehenetsiz.

Eta hala ere berdinketa hausten ez bada, proiektuaren inbertsioaren bolumenari erreparatuko zaio, inbertsio handiena dutenak lehenetsiz.

10. oinarria. Izapidetzea eta deialdiaren ebazpena.

1. Turismoa eta Merkataritza Sustatu eta Antolatzeko Zerbitzuak jasotzen diren eskaerak aztertuko ditu, eta, aurkeztutako dokumentazioa osorik ez badago, enpresa interesdunari eskatuko dio akatsak zuzen ditzala errekerimendua jakinarazi eta hamar egun balioduneko epean gehienez; horrekin batera, adieraziko zaio horrela egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela.

2. Behin egiaztatuta eskaera osorik eta zuzen dagoela eta 5. oinarriaren arabera diruz lagundu daitekeen proiektu bati dagokiola, espedientea baloratuko da 9. oinarrian ezarritakoari jarraituz, lehentasun ordena zehaztuko da lortutako puntuazioaren arabera (altuenetik txikienera), eta dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatuko da 6. oinarrian ezarritakoarekin bat.

Eskaerak barematurik, haiei dagozkien dirulaguntzak 2. oinarri arautzailean aurreikusitako kredituen arabera esleituko dira.

3. Aurrekontuetan diru aski ez gelditzeagatik eskaera bati legokiokeen dirulaguntza osorik ordaintzeko funtsik ez badago, zerbitzu kudeatzaileak ondoriozko dirulaguntzaren proposamenaren berri emanen dio enpresa eskatzaileari. Enpresak 5 egun baliodun izanen ditu jakinarazten zaion dirulaguntzaren proposamena onartzeko edo ukatzeko.

–Epe horretan enpresak ez badu jakinarazten proposamena onartu edo ukatzen duen, ulertuko da onartzen duela eta espedientearen tramitazioak aurrera eginen du.

–Enpresak dirulaguntzaren proposamena onartzen ez badu, hurrengo eskaera ebaluatu eta aztertuko da, eta, hala badagokio, berriz modu berean jokatuko da.

Dirulaguntzen deialdia ebatzi ondoren, eta, bakar-bakarrik, kasu honetarako eta, betiere, salbuespen gisa, emandako dirulaguntzaren bati uko egiten bazaio edo justifikatzen diren inbertsioak aurreikusitakoak baino txikiagoak badira, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak soberakin hori erabiliko du goian aipatutako eskaerari zegokion dirulaguntza osatzeko, onartu zitzaiona berdindu arte, ahal izanez gero. Bestela, soberakinarekin, ahal dena osatuko da.

4. Ez da inoiz 1.000 eurotik beherako dirulaguntzarik emanen.

5. Dirulaguntzak lehen adierazitakoari jarraituz banatzearen ondorioz deialdiaren aurrekontuko baliabideak agortzen direnean, gainerako eskaerak berariaz ezetsiko dira.

6. Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzua da deialdiaren organo kudeatzailea, behar den ebazpen proposamena igorriko diona Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari.

7. Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia da dirulaguntzak ematearen gainean ebazteko organo eskuduna. Dirulaguntzak emateko ebazpena gehienez ere hiru hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe horretan eskatzaileari ebazpen espresik jakinarazi ezean, eskaerak ezetsitzat joko dira.

8. Dirulaguntzak emateko edo ukatzeko ebazpenen aurka, berariazkoak izan edo presuntziozkoak, entitate eskatzaileek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legerian xedatutakoari jarraikiz.

11. oinarria. Enpresa onuradunen betebeharrak.

Dirulaguntzak hartzen dituzten enpresek betebehar hauek izanen dituzte:

1. Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak betetzea.

Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela frogatzeko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, enpresa onuradunak ez daude beharturik frogagiriak aurkeztera, eta deialdia kudeatzen duen organoak kontsultatuko du ofizioz informazio hori, ez bada enpresak berariaz horren aurka agertzen direla. Kasu horretan, enpresek aipatutako frogagiriak aurkeztu beharko dituzte.

2. Onuradunak pertsona juridikoak edo entitateak badira, dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazi eta handik hilabeteko epean, dirulaguntza jasotzen duten entitateek gardentasun betebeharrari buruzko aitorpena aurkeztu beharko dute, laguntzari buruzko fitxan dagoen ereduaren arabera; hori guztia irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretua betetzearren, dekretu horrek Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen baititu. Izan litezkeen zehapen ondorioak galarazi gabe, onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratuz gero, ez zaio emandako dirulaguntza ordainduko.

3. Inbertsioak deialdian ezarritako epeetan egin, justifikatu eta ordaintzea.

4. Dirulaguntzaren xedeko inbertsioak martxan jartzea edo, hala badagokio, saltegia jendearentzat irekitzea 2020ko uztailaren 1a baino lehen, eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari irekiera-egunaren berri ematea. Bestela, jasotako zenbateko guztiak itzultzea eskatuko da, dagokion berandutze-interesarekin batera, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritakoarekin bat.

5. Dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazten denetik hamar egun balioduneko epean aditzera ematea Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari diruz laguntzen diren jarduketak ez direla egin behar deialdian ezarritako epearen barrenean eta, beraz, uko egiten zaiola dirulaguntzari. Betiere, enpresa onuradunak horren berri jakin bezain laster jakinarazi beharko du, epe horren zain egon gabe.

6. Diruz lagunduriko inbertsio proiektuan egin gogo diren funtsezko aldaketen berri ematea Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari, hura gauzatu baino lehen. Zerbitzu horrek baimendu beharko du proiektuaren edozein aldaketa garrantzitsu, eta eskatzen zaizkion aldaketak baimenduko ditu baldin eta behar bezala justifikatuta badaude eta bermatzen bada betetzen direla bai dirulaguntzaren xedea, bai diruz laguntzen den proiektuaren helburuak.

7. Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari jakinaraztea zer “de minimis” laguntza jaso duen enpresa onuradunak aurten eta aurreko bi zergaldietan, eta, kasua bada, zer beste dirulaguntza lortu duen dirulaguntzaren xedeko kontzeptu berengatik.

Goiko 4., 5., 6. eta 7. ataletan adierazitako jakinarazpenak comercionavarra@navarra.es helbidera mezu elektroniko bat bidaliz eginen dira.

8. Dirulaguntzaren xede diren ondasunak gutxienez ere 3 urtez eta etenik gabe edukitzea enpresak Nafarroan duen jarduerari atxikita, inbertsioak abian jartzen direnetik hasita, edo ondasunaren balio-bizitzak iraun bitartean, hori laburragoa bada. Ondasunak erregistro publiko batean inskribatzen ahal badira, epe hori gutxienez zazpi urtekoa izanen da. Inbertsioak abian jartzen direnetik hasiko da kontatzen epe hori.

Gerora sortutako arrazoi bat dela kausa, dirulaguntza jasotzen duen enpresak dirulaguntzaren xedeko saltegiko merkataritza jarduera utzi behar baldin badu, xedearen gaineko betebeharra beteta dagoela ulertuko da, eta, beraz, ez da laguntza itzuli beharko baldin eta bermatzen baldin bada saltegi horretan txikizkako beste merkataritza jarduera batek jarraituko duela (deialdian diruz lagungarriak izateko modukoak hartzen direnetako bat) eta han kokaturik jarraitzen badu atal honetan ezarritakoaren arabera dagokion epea bukatu arte. Hori gertatuz gero, enpresa onuradunak egoera horren berri eman beharko du comercionavarra@navarra.es helbide elektronikora mezu bat garaiz bidaliz. Halako kasuetan, saltegi horretan merkataritza-jarduera bere gain hartzen duen enpresa subrogatuko da dirulaguntza hartutako enpresak zituen betebehar guztietan.

Dirulaguntza jaso bada garapen teknologikoko proiektu batengatik (GTP), diruz lagundu diren merkataritza elektronikoko plataformak eta IKT soluzioak gutxienez 3 urtez mantendu behar dira jardunean, inbertsioak martxan jartzen direnetik kontatzen hasita.

9. Publizitatean behar bezala adieraztea dirulaguntza honen xede diren jardueren finantzaketa publikoa dela.

Zehazki, saltegian ongi ikusten den toki batean kartel bat jarriko da, laguntzaren fitxan eskura dagoen ereduaren araberakoa, eta han 3 urtez egonen da, dirulaguntzaren justifikazioa aurkezten den egunetik hasita, salbu eta merkataritza elektronikoa ezartzearen ondoriozko inbertsioen kasuan; izan ere, horrelakoetan, testuaren webgunean testu hau txertatu beharko da: “Enpresa honek Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza jaso du, txikizkako merkataritza enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta merkataritzan ekintzailetza sustatzeko dirulaguntzen 2019ko deialdiaren bitartez”.

12. oinarria. Egindako inbertsioak justifikatzeko epeak, modua eta dokumentazioa.

1. Justifikatzeko epea eta modua.

a) Edozein unetan aurkeztuko da egindako ekintzen justifikazioa, dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazi ondoren, eta, beranduenez, 2019ko azaroaren 6an.

b) Justifikazioa 8.1 oinarri arautzailean eskaerak aurkezteko aurreikusitako modu berean aurkeztuko da, laguntzari buruzko fitxan eskura daitekeen justifikaziorako berariazko inprimakia erabiliz, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari zuzenduta.

c) Eskaera aurkezten den egunean dirulaguntzaren xedeko jarduketa guztiak amaituak, fakturatuak eta ordainduak baldin badaude eta inbertsioa abian jarri bada, justifikazioa dirulaguntza-eskaeraren batera aurkeztu beharko da.

2. Egindako inbertsioak frogatzeko dokumentazioa.

Diruz lagundutako jarduketak bukatu ondoren, enpresa onuradunek justifikatu beharko dute egin direla, eta, horretarako, laguntzaren fitxan eskura daitekeen justifikaziorako berariazko inprimakia aurkeztu beharko dute, dokumentazio honekin batera, behar bezala identifikatutako agiri bereizietan eskaneatuta:

a) Azken memoria zehatza, egindako jarduketa guztiak eta proiektuaren exekuzioaren azken kostua xehetasunez deskribatzen dituena, bai eta hasieran aurreikusitako proiektuan izandako desbideratzeak ere, halakorik bada.

b) Aurkezten diren fakturen zerrenda zehatza eta sailkatua, diruz lagungarriak diren kontzeptuen arabera elkartuak eta dataren arabera ordenatu eta zenbakituak, honako hauek adierazita: hornitzailea eta haren IFZ edo IFK zenbakia, fakturaren zenbakia, igorpen eguna, BEZik gabeko zenbatekoa, guztira ordaindutakoa eta noiz eta nola ordaindu den.

c) Egindako inbertsioei dagozkien fakturen kopiak; fakturak fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduan ezarritakoaren araberakoak izanen dira, eta, betiere, dirulaguntza hartu duen enpresaren izenean jaulki beharko dira.

100 eurotik beherako fakturarik ez da onartuko (BEZa kenduta).

Saltegiaren eskualdaketaren kasuan, fakturatutako kontzeptu guztiak banan-banan jaso beharko dira fakturan (merkataritza funtsa, instalazioak, altzariak, izakinak, etab.), eta, horrekin batera, peritu baten edo tasazio enpresa baten txostena erantsi beharko da, horren frogagarri.

d) Fakturak ordaindu izanaren bankuko frogagiriak.

Enpresa onuradunak eginen du ordainketa, banku-transferentziaren bidez, banku-erreziboaren bidez edo enpresaren kreditu zein zordunketa txartelaren bidez. Dirulaguntza jasotzen duen enpresak ordainketak egiten diren eguna baino lehen izan beharko du banku-kontu horren titularra. Faktura bakoitza bere ordainketa-agiriari lotua egonen da, eta faktura guztiek behar bezala ordenatuak egon beharko dute.

Ez da onartuko eskudirutan ordaintzea, eta, ondorioz, hornitzailearen banku-kontu batean egindako eskudiruzko sarrerak ere ez dira kontuan hartuko.

e) Adierazpena, dirulaguntzaren xedeko jardueren finantzaketari buruz: adierazi behar dira, dirulaguntza honetaz gain, jarduketak finantzatu dituzten beste funts batzuen zenbatekoa, jatorria eta aplikazioa (funts berekiak, bestelako baliabideak edo bestelako dirulaguntzak). Adierazpen hori justifikazio inprimakian berean eginen da.

f) Jarduketak Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza jaso izanaren berri ematen duen betebeharra bete dela frogatzeko argazkiak edo agiriak, 11.8 oinarrian ezarritakoarekin bat.

g) Egindako jarduketen argazkiak:

–Saltegiak birgaitu eta egokitzeko eta haien irudia berritzeko obren kasuan, saltegiaren kanpoko eta barreneko argazkiak aurkeztu behar dira, lanak egin aurretik eta ondotik egoera zein den egiaztatu ahal izateko.

–Ekipamendu komertzialean edo digitalean egindako inbertsioen kasuan, diruz lagundutako aktibo finkoen argazkiak.

–Kudeaketa sistemen ezarpenaren kasuan (garapen teknologikoko proiektuak): instalatutako sistemari dagozkion pantaila-inprimaketak.

13. oinarria. Dirulaguntza ordaintzea.

1. Frogagiriak aztertu ondoren, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena igorriko dio Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari, eta enpresa onuradunak dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten betebehar guztiak betetzen dituela frogatzen duen txostena gehituko zaio.

Frogagiriak aurkeztu, aztertu eta onartu ondoren emanen da dirulaguntza ordaintzeko ebazpena, aurreko oinarri arautzailean ezarritakoari jarraikiz.

Dirulaguntza guztia batera ordainduko da, egiaztatu ondoren egindako inbertsioak bat datozela aurkeztutako proiektuarekin, justifikazioa goitik behera zuzena dela eta dirulaguntzaren xedea bete dela.

2. Eskaera aurkezten den egunean dirulaguntza-eskaeraren xede diren inbertsio guztiak bukatuak, fakturatuak eta ordainduak badaude eta abian jarri badira, dirulaguntza emateko ebazpen berean aginduko da dirulaguntza ordaintzea.

3. Dirulaguntzaren xede diren inbertsioak abian jartzen badira edo, hala badagokio, saltegia irekitzen bada diruz lagundutako jarduketak egin direla justifikatzeko agiriak aurkeztu ondoren, kasu horretan, dirulaguntza ordainduko da baldin eta dirulaguntzaren xede diren inbertsioak 2020ko uztailaren 1a baino lehen abian jartzen badira edo saltegia egun hori baino lehen irekitzen bada.

14. oinarria. Ez-betetzeak mailakatzeko irizpideak.

1. Inbertsioen frogagiriak 2019ko azaroaren 6tik aurrera aurkeztuz gero, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

2. Diruz lagundutako jarduketak gauzatzen badira aurreikusitako eta eskatutako prezioan baino merkeago, murrizketa hauek eginen dira:

–Justifikatzen den zenbatekoa ikusita, onartutako dirulaguntzaren %70 baino gutxiago ordaindu behar bada, dirulaguntza %50 murriztuko da.

–Justifikatzen den zenbatekoa ikusita, onartutako dirulaguntzaren %50 baino gutxiago ordaindu behar bada, onartutako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

3. Inbertsioak abian jartzeko edo saltegia irekitzeko 11.4 oinarri arautzailean ezarri den data errespetatzen ez bada (2020ko uztailaren 1a), jasotako diru kopuru guztiak itzuli beharko dira, behar diren berandutze-interesekin batera.

4. Dirulaguntza emateko ebazpenean, deialdi honetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharrak osorik bete ezean, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da, edo, hala badagokio, diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ondorio horietarako, 11.8 oinarri arautzailean ezarritako epeei dagokienez, zenbat denbora falta den enpresa onuradunak dirulaguntzaren xedeko ondasunak enpresaren jarduerari atxikiak izateko epea bukatzeko, horren zuzeneko proportzioan eginen da itzuli beharreko dirulaguntzaren kalkulua.

15. oinarria Dirulaguntzaren bateragarritasuna eta “de minimis” laguntzen izaera.

1. Deialdi honen laguntzak bateraezinak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak diruz lagungarriak diren inbertsio beretarako ematen duen beste edozein laguntzarekin.

Alabaina, bateragarriak dira beste administrazio publiko batzuen dirulaguntzekin, baita nazioko edo nazioarteko beste erakunde publiko edo pribatu batzuek ematen dituztenekin ere.

Betiere, jarduera bererako emandako dirulaguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du gainditu egin beharreko jardueraren kostua.

2. Deialdi honetako dirulaguntzak “de minimis” laguntzak dira, Europako Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaren arabera. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak “de minimis” laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da (Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, 2013ko abenduaren 24koa).

Erregelamendu horrekin bat, enpresa bati emandako “de minimis” laguntza guztien batura gehienez ere 200.000 eurokoa izanen da 3 zergaldiko edozein alditan.

Horretarako, entitate onuradunak behartuak daude 2019ko zergaldian eta aurreko bi zergaldietan harturiko bestelako “de minimis” laguntzak aitortzera, eskaerak aurkezten dituztenean.

16. oinarria. Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu ematen diren dirulaguntzak laguntzari buruzko fitxan, honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu-kredituri egotziko zaion, onuraduna, emandako diru kopurua eta dirulaguntzaren helburua.

17. oinarria. Oinarri arautzaile hauen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatuta.

1. ERANSKINA

Saltegiak modernizatu eta eraberritzeko proiektuak (MEP) eta gainerako berariazko proiektuak (BP)

Dirulaguntzaren portzentajeak, baremoaren arabera lortutako puntuak kontuan hartuz:

ENPRESAREN TAMAINA

10-15

16-20

21-25

26-30

31-35

36-40

41-45

46-50

51-55

56-60

61-65

66-70

71-78

76-80

>80

Mikroenpresa

%35

%36

%37

%38

%39

%40

%41

%42

%43

%44

%45

Enpresa txikia

%23

%24

%25

%26

%27

%28

%29

%30

%31

%32

%33

%34

%35

Enpresa ertaina

%8

%9

%10

%11

%12

%13

%14

%15

%16

%17

%18

%19

%20

%21

%22

Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoak, baremoaren arabera lortutako puntuak kontuan hartuz:

10-15

16-20

21-25

26-30

31-35

36-40

41-45

46-50

51-55

56-60

61-65

66-70

71-78

76-80

>80

34.000

35.000

36.000

37.000

38.000

39.000

40.000

41.000

42.000

43.000

44.000

45.000

46.000

47.000

48.000

Iragarkiaren kodea: F1902803