53. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

1-3/2019 aurrekontu-aldaketak.
Hasierako onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2019ko otsailaren 4an egin bilkura berezian, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea 2019ko aurrekontu orokor eta bakarrean egiteko aurrekontu-aldaketa hauek: 1/2019, kredituak sortzeari buruzkoa, eta 2/2019 eta 3/2019, kreditu-gehigarriei buruzkoak. Jendaurrean egonen dira hamabost egun balioduneko epean, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, interesdunek epe horretan azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, eta ohartarazten da epe horretan ez bada alegaziorik aurkezten, onespena behin betikoa bilakatuko dela, Osoko Bilkurak horren berri jasota.

Gazolatzen, 2019ko otsailaren 13an.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.

Iragarkiaren kodea: L1902308