52. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 15a

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen hasiera bateko eraketa

Eva María Gil González andrea, Lizarrako Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko lehendakaria, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 14. artikuluan xedaturikoarekin bat.

Aditzera ematen du: 2019ko martxoaren 8an, Lizarrako Eskualdeko Hauteskunde Batzordea eratu dela hasiera batez. Kide hauek osatzen dute:

Batzordeko lehendakaria: Eva María Gil González andrea, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko magistratua.

Bokal judizialak: María del Pilar Ferrer Frías andrea, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko magistratua, eta María Begoña Martínez Sagasti andrea, Larragoako bake epailea.

Idazkaria: Elizabeth Zugasti Páramo andrea, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Lizarran, 2019ko martxoaren 8an.–Batzordeko lehendakaria, Eva María Gil González.

Iragarkiaren kodea: J1903542