52. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 15a

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

IRUÑEKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Bokal judizial baten ukoa

Vicente Ager Iciz jauna, Iruñeko Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko idazkaria.

Aditzera ematen du: Iruñeko Eskualdeko Hauteskunde Batzordea hasiera batean eratu ondoren, Luisa María Epenza de Goñi andreak uko egin zion karguari. Uko hori onartu denez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak Inés Hualde Juvera andrea izendatu du horren ordez. Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratua da izendatua. Beraz, hasiera batez honako hauek osatzen dute batzordea:

Lehendakaria: Victoria Rubio Jiménez andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko epaile magistratua.

Bokal judizialak: Fernando Poncela García jauna, Iruñeko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko epaile magistratua, eta Inés Hualde Juvera andrea, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratua.

Idazkaria: Vicente Ager Iciz jauna, Epaitegi Dekanoko Justizia Administrazioaren letradua.

Iruñean, 2019ko martxoaren 12an.–Batzordeko idazkaria, Vicente Ager Iciz.

Iragarkiaren kodea: J1903706