52. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESKA-ZARAITZUKO HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Eska-Zaraitzuko Hondakin Solidoen Mankomunitatearen Batzarrak, 2019ko otsailaren 13an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Nabaskozeko Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluari jarraikiz.

Nabaskozen, 2019ko otsailaren 18an.–Mankomunitateko burua, Cruz M. Moriones Uriz.

Iragarkiaren kodea: L1902328