52. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko 2019ko zerga.
Borondatez ordaintzeko epea

Honen bitartez aditzera ematen zaie Deierriko udalerriko bizilagun guztiei, Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko 2019ko zerga borondatez ordaintzeko epea 2019ko martxoaren 1ean hasi eta 2019ko apirilaren 1ean bukatuko dela.

Helbideratu gabeko ordainagiriak bizilekuetara igorriko dira, eta epe horren barnean ordaindu beharko dira.

Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean, hots, 2019ko apirilaren 1ean.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte, eta betearazpen-bidez kobratuko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Deierrin, 2019ko otsailaren 26an.–Alkate udalburua, Ramiro Urra Marcotegui.

Iragarkiaren kodea: L1902779