52. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

1-4/2019 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Valtierrako Udalak, 2019ko otsailaren 14an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2019ko aurrekontu luzatuan aldaketak egiteko 1/2019, 2/2019, 3/2019 eta 4/2019 espedienteak; kreditu bereziak gaituko dira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek informazioari, erreklamazioei eta publizitateari dagokienez dituzten tramite eta baldintza berei jarraikiz tramitatu eta onetsi behar dira espediente hauek. Hortaz, foru lege horren 202. artikuluan martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluari buruz xedatuaren arabera, espedienteak Udalaren Idazkaritzan egonen dira ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan paratu eta biharamunetik aitzina, bizilagun edo interesdunek espedienteak aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Eta hori guztia argitara ematen da, aipatu legeetan ezarritakoa bete dadin.

Valtierran, 2019ko otsailaren 15ean.–Alkate udalburua, Victoria Montori Mateo.

Iragarkiaren kodea: L1902305