52. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia Gorraizko S.3.2.2. eta S.3.8. lurzatietan. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2018ko apirilaren 9an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea hiri-jarduketarako plan berezia Gorraizko S.3.2.2. eta S.3.8. lurzatietan, Rafael Rojas Gallardo eta Alberto Valls Blasco arkitektoek prestatua eta Gorraizko Hotel Palacio Castillo SLk sustatua. Hasierako onespena 2018ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 17an.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen dira iragarki hau eta aipatu xehetasun-azterketa, eranskin gisa.

Sarrigurenen, 2019ko martxoaren 6an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia Gorraizko S.3.2.2. eta S.3.8. lurzatietan(PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1903292