52. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Untzueko Udalak, 2018ko abenduaren 27ko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2019ko aurrekontu orokor eta bakarra.

2019ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 24an, eta ondoren jendaurrean egon da 15 egun baliodunean. Ezarritako epean ez du inork alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aipatu legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan xedaturikoari jarraituz, behin betiko onetsirik gelditzen da Untzueko Udalaren 2019ko aurrekontu orokor eta bakarra. Indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, laburturik eta kapituluka, argitaratzen den egunean.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaizkio aurrekontu orokorraren kopia eta horren dokumentazio osagarria, behin betiko onespena jaso eta 15 eguneko epean.

Aurrekontu orokor eta bakarraren eta bertan egindako aldaketen espedientea jendearen eskura egonen da, ondorio informatiboetarako, hura behin betiko onesten denetik ekitaldia bukatu arte.

Untzuen, 2019ko otsailaren 16an.–Alkatea, Encarna Ducun Olite.

ERANSKINA

2019ko aurrekontu orokor eta bakarra

DIRU-SARRERAK:

KAPITULUA

IZENA

GUZTIRA

1

Zuzeneko zergak

123.200,00

2

Zeharkako zergak

10.000,00

3

Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak

5.110,00

4

Transferentzia arruntak

64.430,00

5

Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak

83.480,00

6

Inbertsio errealak besterentzea

0,00

7

Kapital-transferentziak eta bestelako diru-sarrerak

0,00

8

Finantza-aktiboak

0,00

9

Finantza-pasiboak

0,00

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

286.220,00

GASTUAK:

KAPITULUA

IZENA

GUZTIRA

1

Langileria gastuak

34.100,00

2

Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak

78.750,00

3

Finantza-gastuak

0,00

4

Transferentzia arruntak

62.400,00

5

Kontingentzia eta ustekabeetarako funtsa

0,00

6

Inbertsio errealak

110.970,00

7

Kapital-transferentziak

0,00

8

Finantza-aktiboak

0,00

9

Finantza-pasiboak

0,00

GASTUAK, GUZTIRA

286.220,00

Iragarkiaren kodea: L1902332