52. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

142/2019 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Julio Oteiza Olaso jauna Nafarroako Ospitaleguneko Kanpo-Kontsulten eta Zerbitzu arteko Kontsulten Laguntza Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz.

Langile guztiek berdintasun baldintzetan parte hartzen dutela bermatzeko asmoz, Osasuneko kontseilariaren irailaren 14ko 68/2016 Foru Aginduaren bidez, arautu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun laguntzako zerbitzuburu eta atalburuen lanpostuak bitarte baterako izendapenez betetzeko prozedura, betiere lanpostu horien deialdi publikoa egin arte kasuan-kasuan erabakitzen den erregelamenduzko prozedurari jarraikiz.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 14ko 1472E/2018 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Kanpo-Kontsulten eta Zerbitzu arteko Kontsulten Laguntza Ataleko burutza betetzeko bitarte baterako, merezimendu-lehiaketa bitartez.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren urtarrilaren 10eko 67E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Jarduketak bukatuta, merezimendu-lehiaketaren epaimahaiak puntuazio altuena lortu duen izangaia proposatu du burutza bitarte baterako betetzeko.

Kontuan izanik aurreko guztia eta deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa, bidezko da Julio Oteiza Olaso jauna izendatzea bitarte baterako. Izendapenak urtebeteko iraupena izanen du, eta hiru urtera arte luza daiteke.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Julio Oteiza Olaso jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Kanpo-Kontsulten eta Zerbitzu arteko Kontsulten Laguntza Ataleko buru izendatzea bitarte baterako, hain zuzen ere lanpostuaren jabetza hartzen duenetik urtebeterako.

2. Interesdunak izendapena jakinarazi ondoko hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du lanpostuaz.

3. Ebazpen hau Julio Oteiza Olaso jaunari jakinaraztea, eta igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzari, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko otsailaren 25ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1902796