52. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TRAIBUENAS

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz eta jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, Traibuenasko Kontzejuaren Herritarren Batzarrak, 2019ko otsailaren 15ean egin bilkuran, behin betiko onetsi zituen Kontzejuaren 2019ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespenaren erabakia 2019ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 14an.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 3.200,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 33.228,01 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 10,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 36.328,01 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 100,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 35.998,01 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 140,00 euro.

Gastuak, guztira: 36.238,01 euro.

Traibuenasen, 2019ko otsailaren 18an.–Kontzejuko burua, Pablo Ardanaz Sancho.

Iragarkiaren kodea: L1902364