52. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Akats zuzenketa, Mugikortasunari buruzko Udal Ordenantzaren behin betiko onespenarena

2019ko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 1ekoan, Iruña hiriko Mugikortasunari buruzko Udal Ordenantzaren behin betiko onespena jakinarazten zuen iragarkia argitaratu zen.

Ikusirik iragarki horretan akats bat dagoela, jakinarazten da “Behin hasierako onespen-erabakiaren iragarkia argitara emanda 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2018ko urtarrilaren 24koan, eta Iruñeko Udalaren iragarki-taulan, eta jendaurreko hogeita hamar egun balioduneko epea alegaziorik aurkeztu gabe igaro eta gero, behin betiko gelditu da onetsirik” esaten den lekuan, “Behin hasierako onespen-erabakiaren iragarkia argitara emanda 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2018ko urtarrilaren 24koan, eta Iruñeko Udalaren iragarki-taulan, eta jendaurreko hogeita hamar egun balioduneko epea amaitzean zenbait erreklamazio, kexa eta ohar aurkeztu direla kontuan hartuta, erreklamazio, kexa eta ohar horiek aztertu eta gero, Udaleko Osoko Bilkurak, 2018ko abenduaren 13an egindako saioan, espedientean jasota dagoen 2018ko abenduaren 5eko Alegazio-txostena aztertu zuen, eta behin betiko onetsi zuen Iruña hiriko Mugikortasunari buruzko Udal Ordenantza” esan behar du.

Iruñean, 2019ko martxoaren 13an.–Alkate Udalburua, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1903692