52. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, San Frantzisko Xabierkoa zentro psikogeriatrikoaren barne eraberritzeko plan berezian eta Katalogoaren V3 fitxan. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2019ko otsailaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 07-FEB-19 (9/CU).

“San Frantzisko Xabierkoa zentro psikogeriatrikoaren barne eraberritzeko plan berezia eta Katalogoaren V3 fitxa aldatzeko dokumentua (JOB 16-OCT-18 (5/CV)) jendaurrean egon da, 2018ko 221. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, azaroaren 15ean, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu. Ikusirik Iruñerriko Mankomunitatearen aldeko txostena, 2018ko azaroaren 6koa, eta Nafarroako Ondare Historikoaren Zerbitzuarena, 2018ko azaroaren 19koa; ikusirik Nafarroako Gobernuko Azpiegituren Zerbitzuak 2019ko urtarrilaren 2an aurkeztutako testu bategina, eta Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2019ko urtarrilaren 8ko txostenarekin bat,

ERABAKITZEN DA:

1. Behin betiko onestea San Frantzisko Xabierkoa zentro psikogeriatrikoaren barne eraberritzeko plan bereziaren eta Katalogoaren V3 fitxaren aldaketaren testu bategina. Aldaketa hori Iosune Baquedano Aldunatek sustatu du, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Azpiegituren Zerbitzua ordezkatuz. Efidistric Plan Bateratuak lurzati horretan duen eragina jasotzen da aldaketan, honako hauek ukitzen dituena: sarrerako eraikina, San Kristobal kalearen eta ingurubidearen arteko oinezkoentzako lotura, garatu beharreko jarduketen zehaztapena eta Katalogoaren V3 fitxan egin beharreko aldaketa bat, eraikina ukitzen duena, ekialdeko hegala deskatalogatzeko (egun 3. graduarekin dago katalogatua).

2. Erabaki hau eta onetsitako dokumentuaren ale bat igortzea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Departamentura eta Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendaritza nagusira; eta argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.”

Ebazpen honen aurka, honako errekurtso hau aurkez daiteke:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko otsailaren 19an.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.

ERANSKINA

Barne Eraberritzeko Plan Berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1903416